Dominique Duhalde

1939 / 2020
Afiliazio herria: Lekuine

Donoztiriko Ezponda etxean sortu da Dominique Duhalde, 1939ko abenduan. Hiru haurrideko bigarrena herriko eskola publikoan ibiltzen da (1945-1953) eta Lekorneko Garroa gazteluko laborantza eskolan ondotik (1954-1956).

1956tik goiti, formakuntza profesional ibilbide bikaina eskaini dioten Jeunesse Agricole Chrétienne (JAC) taldeko bilkurak segitzen ditu.

1961eko uztailetik 1963ko otsailera egin duen soldaduskatik itzultzean, ibilbide profesionala zehazten hasten da: Hazparneko Sallaberry garraio lantegian sartzen da (1964-1967), eta ondotik, Aiziritzeko Lur Berri kooperatiban (1967-2000, erretreta urtea arte).

Lur Berriko garaiarekin, sindikal munduan duen ibilbidea abiatzen du (CFTC, CFDT) eta bertan segituko du zendu arte (Langile Abertzaleen Batasuna - LAB - sindikatuko kidea erretretan sartu denetik).

1969an ezkondu ondotik, Dominique eta bere emaztea Chrétiens en Monde Rural (CMR) (Giristinoak Baserri Munduan) mugimenduan sartzen dira. Dominiquek 2014an alargundu ondoren, bertan segituko du, 2020an zendu arte.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 314 314 - Dominique Duhalde 2018 1:21:48 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.