Beñat Duclos 1928ko martxoaren 29an sortu zen Bidarraiko Mañaenea izeneko etxean eta sei haurrideko familia batean hazi zen. 11 urte eta erdi bete arte herriko eskolan ibili zen eta ondotik, Baigorriko Haitzalde auzoko Etxeberria etxaldeko mutil eta artzain bezala egon zen.
18 eta 20 urte artean, 18 hilabetez lan egin zuen herriko barita meategietan (1946ko azarotik 1948ko apiril hondar arte), soldadogoa egin arte.
Ondotik, familiako etxaldean plantatu zen. Kontrabanda eginez eta zerri hiltzen ibiliz (ehun bat sasoin guziz), laborantzari esker irabazi dirua poliki emendatzen ahal zuen.
1965ean, 37 urtetan, Beñat Aritzakuneko emazte gazte batekin ezkondu zen. Harekin hiru haur ukan zituzten.
1945etik 1965era (ezkondu zen urtea), euskal dantzei denbora franko eskaini zien, lehenik ikasiz eta gero dantza horiek herriko gazteei erakutsiz. Herriko Besta Berri anitzetan parte hartu zuen kapitain, makilari, sarjentu, zapur edo banderari bezala. Xaharturik ere, dantza beti maite zuen eta dantzari baten itxura dotorea atxiki zuen. Beñat Duclos 2014ko urte hastapenean zendu zen.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 128 | 128 - Beñat Duclos | 2011-09-20 | 1:32:46 | Bidarrai | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Beñat Duclos: aurkezpena.12 urtetan artzain laguntzaile Baigorrin. | 0:03:32 | |
2 | Gorriaineko barita minak | 0:04:12 | |
3 | Kontrabanda Bidarrai herrian | 0:00:45 | |
4 | Kontrabandan pasatutakoak | 0:05:19 | |
5 | Kontrabandako komertzio emankorrena | 0:02:12 | |
6 | Mendialdeko artzaintza: egunaz bortuan | 0:01:23 | |
7 | Ardi erreskatea mendian: ardiak arkaitzetan blokatuak | 0:00:54 | |
8 | Ardien leizeetatik ateratzeko teknikak | 0:01:25 | |
9 | Ardi bat leize-zulotik ateratua lehen aldiz | 0:07:44 | |
10 | Dantzari irakasle Frédéric Fuldainekin (1950) | 0:02:11 | |
11 | Bidarraiko bi dantza maisuak | 0:00:53 | |
12 | Dantza ikaskuntza Ganix Iriartekin | 0:01:19 | |
13 | Étienne Ondicol dantza maisua | 0:01:05 | |
14 | Bidarraiko dantza taldea: kabalkada | 0:01:37 | |
15 | Bidarraiko dantza taldea: ateraldiak eta antolakuntza | 0:01:32 | |
16 | Bidarraiko dantza taldea Ramuntcho filman Saran | 0:02:05 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Kontrabanda Bidarrain | 0:10:30 | |
2 | Ardien leizeetatik ateratzea | 0:10:59 | |
3 | Bidarraiko dantza taldea (1945tik landa) | 0:06:20 |