-
|
- Euskara
Henri Duhau
1942
Afiliazio herria:
Senpere
Henri Duhau Beskoitzen sortua da, 1942an, laborari familia batean. Hamar urtetan hasi zen euskal dantzak ikasten Séverin Ospital irakaslearekin. 1957-1958an, irakasle bihurtu zen. Oinak Arin dantza taldea sortu zuen 1964an, Noël Guéçamburu (1929-1992) eta Lucien Ithurbiderekin (1942-2002). Lehen urteetan, talde hori segitu zuen eta animatu, Lapurdiko ihauterien berpiztean parte hartuz, orduan beheiti ari baitziren. Senperen ezkondu zen, 1968an, eta han, Zirikolatz taldea sortu zuen 1972an. Talde hori gaur egun oraino ari da. 1973tik aitzina, Ipar Euskal Herriko Euskal Dantzarien Biltzarra federazioko bulegoko kide izan zen eta, 1980tik aitzina, haren lehendakari. 1989an, EDBn eta Zirikolatz taldean zituen ardurak utzi zituen. Liburu bat idatzi zuen, talde horietan egin zuen ibilbideaz eta talde horiek Lapurdiko ohitura dantzatuen biziberritzean bete zuten eginkizunaz.
Henri Duhau, dantzari baino gehiago, dantza munduko arduradun, antolatzaile, eta federatzaile izan da. Ematen dituen argibideak, beraz, orokorrak eta antolakuntza mailakoak dira (testuingurua, pertsona garrantzitsuak, etab.), teknikoak baino gehiago. Dantza, bereziki maite duen eta bizi guzian sustatzera entseatu den euskal kulturaren alderdi bat da, euskara bezala funtsean (ikus haren argitalpen desberdinak, bereziki Hasian hasi-Beskoitzeko euskara).
"Euskaltzain ohorezko" izendatua izan da Bilbon, 2018ko apirilaren 27an eta agiria eskuratu du urte bereko azaroaren 23an, Donostian, Andres Urrutia Euskaltzainburuaren eskutik.
Liburuak eta argitalpenak:
Henri Duhau ohorezko euskaltzainak artikulu ugari eta hainbat liburu idatzi ditu, izan autore bezala ala argitalpenen paratzaile:
- Hasian Hasi, Beskoitzeko Euskara, 1993.
- Euskal aditz batua “entsegu gisa”, 1996.
- Aupa batasuna!, artikulu bilduma, 2000.
- Hasian Hasi, Beskoitzeko Euskara (bigarrena), 2002.
- Dufau bi anaiak, Elkar, 2006.
- Lapurdiko ihauteria eta mutxikoen pizkundea, 2010.
- Jabetasun auzi eta hirigintza / Litige foncier et urbanisation, 2011 (egileari galdetuz gero eskuragarri).
- Senpereko ikastolaren hastapenak / Les débuts de l'Ikastola de Saint-Pée-sur-Nivelle, 2011.
- Père Thomas Dassance, artikulu bilduma, 2012.
- Hortzak izerdi, artikulu bilduma, 2015.
- Les Sources Salées de Briscous / Beskoitzeko Ur Gaziak, 2017.
- Les Sauvages Bahnars, Pierre Dourisboure-n jatorrizko liburua, 2021.
- Zirikolatz dantzari taldea. Hastapenak / Les débuts, 1972-1989, 2023
- "Senpereko errepublika" (1789-2024), 2024
Euskaltzaindiko Euskaltzainak izeneko bilduman, paratu ditu Gratien Adema Zaldubiren 7 liburu:
- Saindu batzuen biziaz, 2007.
- Artzain beltxaren neurtitzak, 2008.
- Kantikak, 2009.
- Prediku zenbait, Hazparnen eginak (1854-1860), 2009.
- Alegiak eta bertze neurtitzak, 2010.
- Bertze prediku batzuk, 2011.
- Gaineratekoen bilduma, 2011.
Euskaltzainak bilduma berean, bertze bi liburu paratu ditu:
- Bahnar deitu Salbaiak, Pierre Dourisboure-n liburua Jean Elissalde Zerbitzarik euskaratua, 2014.
- Laborantza. Laborantzatik hobeki bizitzeko, Adrien Gachiteguy-ren liburua, 2019.
Bidegileak, Eusko Jaurlaritza:
- Jean Barbier, 2009.
- Dominique Dufau, 2009.
Zati hautatuak
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MB-173 | Baionako "Dantzari Eguna" | 1980 | 0:15:11 | Maite Barnetche | |
| 2 | RAD-K-1-1 | Henri Duhau - Ibilbidea (1) | 2010 | 0:13:34 | Mikel Etxebarria | |
| 3 | RAD-K-1-2 | Henri Duhau - Ibilbidea (2) | 2010 | 0:11:54 | Mikel Etxebarria | |
| 4 | 143 | 143 - Henri Duhau | 2012 | 1:50:11 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Beskoitzeko bi dantzak: Makil Ttiki eta Fandango | 0:00:56 | |
| 2 | Orreaga pastorala Azkaindarrek emanik (1964) | 0:02:40 | |
| 3 | Abertzale mugimenduaren eragina Beskoitzen | 0:05:29 | |
| 4 | Lapurtar ihauterien berpiztea | 0:04:21 | |
| 5 | Oinak Arin dantza taldea (1964) | 0:05:58 |