-
|
- Euskara
Marie-Angèle Echevertz
1934 / 2017
Afiliazio herria:
Bidarrai
Marie-Angèle Echevertz, Mari deitzen zutena, 1934an sortu zen Bidarraiko Arrusea izeneko etxean. Bizi guzia eman zuen Urrizateko ibarreko (Nafarroa) mugan eta Bidarraiko plazatik 7 kilometrotan kokatua den etxe horretan.
Etxalde horren kokapen berezia dela eta, kontrabandarekin historia berezia ukan du, Turtxileneak bezala, zeinetako Jeanne eta Koxe Manuel Elicheche (13 AV 493-545) egoiliarrak filmatu ditugun ere.
5 urtetik goiti, Marik 1939-1945 gerlako gorabehera batzuk ezagutu zituen.
Ez zen eskolara 9 urtetan baizik abiatu, bere ahizpa zaharrenak eskola utzi zuen momentuan. Alabaina, distantzia ikusirik, arratsetan bi ahizpek plazan lo egiten zuten. Marik ahizpa baten lekua hartu zuen aterpearen eta jatekoaren prezioa ez dadin burasoentzat pisuegia izan.
Ikasteko errextasunak bazituen eta zertifikata besteen adin berean lortu zuen, hots 14 urteetan.
Ondotik, 1948tik 1952ra neskato bezala aritu eta 1952an etxera itzuli zen etxaldearen segida hartzeko.
Hamaika urte berantago ezkondu zen Erratzuko (Urrizateko ibarra, Nafarroan) gizon batekin eta bost seme ukan zituen.
Artzaingoaz bizi ziren (udan ardiak Itsusiko Harrietako mazeletan ezarriz, eta neguan, ibarreko pentzetan) eta bereziki, kontrabandaz. Gaur egun, Mariren semeak etxaldearen segida hartua du. Etxaldea bakarrik hiru hektareko pentzez inguratua da. Itsusiko Harrien magalean kokatua da, Bidarraiko Harpeko Sainduaren ondoan. Marik Euskal Herriko harpe mitiko horren inguruko sinesmenak aipatzen ditu ere.
Filmatua izan zelarik, Mari alarguna zen. Sasoinen erritmoaren eta ardien transhumantziaren arabera, bere semea sortetxearen eta bere emaztearen Donostiriko sortetxearen artean bizi da.
Marie-Angèle Echevertz 2017ko ekainean zendu zen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MB-242 | Ixtorio... Mixterio... | 1984 | 0:15:25 | Maite Barnetche | |
| 2 | MB-243 | Ixtorio... Mixterio… [frantsesezko azpitituluekin] | 1984 | 0:15:20 | Maite Barnetche | |
| 3 | 131 | 131 - Marie-Angèle Echevertz | 2011 | 1:19:09 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Marie-Angèle Echevertz: aurkezpena | 0:02:05 | |
| 2 | Arruseko etxeko anderea | 0:04:36 | |
| 3 | Espuinaren rola kontrabandan | 0:02:35 | |
| 4 | Gaueko lana, diru-iturri nagusia | 0:00:42 | |
| 5 | Bidarraiko Harpeko Saindu: beila toki | 0:03:02 | |
| 6 | Bidarraiko Harpeko Saindua: sartzea ordainduz zelarik | 0:02:13 | |
| 7 | Bidarraiko Harpeko Saindua: uraren bertuteak | 0:04:55 | |
| 8 | Bidarraiko Harpeko Sainduaren leienda | 0:02:22 | |
| 9 | Bidarraiko Harpeko Saindua: Elizaren jarrera | 0:02:19 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Kontrabanda Bidarrain | 0:10:30 | |
| 2 | Bidarraiko Harpeko Saindua | 0:04:14 |