-
|
- Euskara
Jean-Louis Estecahandy "Lulu Ibar"
1928 / 2021
Afiliazio herria:
Barkoxe
Jean-Louis Estecahandy, Lulu Ibar izenarekin ezagutuagoa, 1928ko apirilaren 20an sortua da, Sohütan (Xiberoa), Halbidean. Zortzi haurretarik gazteena da. 1939-1945eko gerlaren denboran, bere hiru anaiak armadan izanik, familiaren etxaldean burasoak lagundu zituen. 1953ko irailaren 7an ezkondu zen eta ondoko herrian plantatu, Barkoxe Ibarrean. Orain ere han bizi da. Lulu Ibar artzain izan da, bortuan, bereziki Ardanen, Arbailako mendietan. Dantzaren zaletasuna gazte-gazterik izan zuen, aitak, osabak eta bi anaiak emanik. Bigarren mundu gerlaren denboran, bi anaia horiek ez baitziren etxean, Luluk beste dantzari familia batzuetan ikasi zuen, hala nola Ferdinand Morot Monomiren familian. Hamasei urte zituen, orduan.
1947an, maskarada batean parte hartu zuen, lehen aldikotz, Gatüzain gisa, bost dantzariz osatu Aintzindarien taldean. Barkoxeko pastoraletan ere parte hartu zuen, 1962an (ikus ere "Etxahun koblakaria" pastorala - Barkoxe (1962) - Jean-Michel Guilcher artxiboa) eta 1974an, Satan gisa. Satan, ikusgarria bururatzean, xiberotar dantzak ematen dituzten dantzarietarik da. Xiberotar dantzari esker, Xiberotik kanpo egin zituen bidaiak eta ikusgarriak oroitzapen aberasgarri ederrak dira.
Gehiago jakin
- "Etxahun koblakaria" pastorala - Barkoxe (1962) - Jean-Michel Guilcher ikus-entzunezko funtsa
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 178 | 178 - Jean-Louis Estecahandy | 2013 | 1:16:37 | Maddi Oihenart | |
| 2 | abk-3 | Eleketa emankizuna #2: Xiberoako ekonomia, atzo, egun eta bihar | 2023 | 1:08:10 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Pastoralaz oroitzapen zenbait | 0:15:12 | |
| 2 | Ihauteri: gaueko maskak | 0:02:38 | |
| 3 | Maskaradetan, belaunaldien arteko lotura | 0:04:51 |