Maskarada egunaldiaren programa

Oraindik ez da sarean eskuragarri pasarte hau. Laguntzarik behar baduzu, sar gurekin harremanetan .

Lekukoa(k): Jean-Louis Estecahandy "Lulu Ibar"

Herria: Barkoxe

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Elkarrizketatzailea(k): Maddi Oihenart

Data: 2013-03-28

Iraupena: 0:03:37

Erreferentzia: 178-8

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 988

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-990

Gaia(k): Maskarada


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera), baita ere Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz (gehiago jakiteko: earchives.le64.fr).

Jean-Louis Estecahandy (Lulu Ibar)

Jean-Louis Estecahandy, Lulu Ibar izenarekin ezagutuagoa, 1928ko apirilaren 20an sortua da, Sohütan (Xiberoa), Halbidean. Zortzi haurretarik gazteena da. 1939-1945eko gerlaren denboran, bere hiru anaiak armadan izanik, familiaren etxaldean burasoak lagundu zituen. 1953ko irailaren 7an ezkondu zen eta ondoko herrian plantatu, Barkoxe Ibarrean. Orain ere han bizi da. Lulu Ibar artzain izan da, bortuan, bereziki Ardanen, Arbailako mendietan. Dantzaren zaletasuna gazte-gazterik izan zuen, aitak, osabak eta bi anaiak emanik. Bigarren mundu gerlaren denboran, bi anaia horiek ez baitziren etxean, Luluk beste dantzari familia batzuetan ikasi zuen, hala nola Ferdinand Morot Monomiren familian. Hamasei urte zituen, orduan. 1947an, maskarada batean parte hartu zuen, lehen aldikotz, Gatüzain gisa, bost dantzariz osatu Aintzindarien taldean. Barkoxeko pastoraletan ere parte hartu zuen, 1962an eta 1974an, Satan gisa. Satan, ikusgarria bururatzean, xiberotar dantzak ematen dituzten dantzarietarik da. Xiberotar dantzari esker, Xiberotik kanpo egin zituen bidaiak eta ikusgarriak oroitzapen aberasgarri ederrak dira.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.