Ignace Etchehandy

Sorturtea: 1929

Afiliazio herria: Eiheralarre

Ignace Etchehandy 1929ko irailaren 26an sortu zen Eiheralarren (Nafarroa Beherea).  Sei haurrideko familia bateko hirugarrena da. Bere anaietarik bi familiako etxaldean egon ziren, beste bat berekin joan zen Belloc-eko monastegira eta bere arrebetarik bat Estatu Batuetara joan zen. 

Ignace Etchehandy herriko eskola publikoan ibili zen 10 urte arte eta ondotik Belloc-eko Notre-Dame kolegioan (1939).

1955ean apez ordenatua izanik, 1959tik goiti beneditarra monastegiko artaldeaz arduratu zen beste lau fraiderekin, horien artean Gachiteguy apeza. 1963an, formakuntza berezi bat egin zuen Rambouillet-eko arditegi nazionalean. Ondotik, Adrien Gachiteguy Afrikara joan zelarik, artaldearen ardura hartu zuen (1963-1973).

Beste ardura batzuk ukan zituen ere: 1971n, koru zuzendari bilakatu zen monastegian, baina ere Euskal Herriko parropiako koruen batzordeko (CCPB) arduradun nagusia. Karia hortara, lan ikaragarria egin zuen Kanta Jaunari deitu koruen urteko topaketaren meza prestatzeko : kantuak hautatu, kantuen partiturak bildu, musika laguntza berriak galdetu…   

Gabriel Lerchundi apezaren bidetik ere, Euskal Herriko elizetan eman kantikak biltzen segitu zuen eta 2012an Ezkila Kantuz bilduma argitaratu zuen monastegiko Ezkila argitaletxearekin. Horretan, Vatikano II kontziliotik (1962) honera koruek abestu kantika guziak bilduak dira.   

2005ean, Ignace Etchehandyk monastegiko kantu zuzendaritzaren kargua utzi zuen, eta 2009an Euskal Herriko parropiako koruen batzordean zituen ardurak ere.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 234 234 - Ignace Etchehandy 2015-08-28 1:19:45 Ahurti Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Eskola eta bokazioa (1939) 0:04:02
2 Gerlaren lehen oroitzapenak (1939) 0:04:22
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.