Bernadette Etchemendy

Sorturtea: 1939

Heriotze urtea: 2018

Afiliazio herria: Hazparne

Bernadette Hitta, Etchemendy espostua, Hazparnen 1939an sortua, industria hiri horretan iragan ditu haurtzaro eta gazte denbora guzia. "Goiti doan" Ursuian karrika buruan plantatu merkatari alaba da eta familia handian hazi da eta burasoak anitz lagundu ditu.

Haien saltegia, Bernadetteren aitamek osoki antolatua, leku estrategiko batean kokatua zen, San Josepe kolegioaren parean, Zelai eta Sohanora zihoazen bideen gurutzean eta merkatutik hurbil. Kolegioko ikasleaz gain zapatagintzako langileak, laboraria eta Hazparneko biztanle batzuk ere ibiltzen ziren bertan.

Urteak iragan ahala negozioa handituz joanez, Hittatiarrak Hazparneko klase ertainean sartu ziren. Honen ondorioz Bernadettek, Hazparneko neska eskola pribatuan 11 urte arte egon ondotik, zertifikata hiru urte berantago Baionako Douer karrikan dagoen Filles de la Croix barnetegian lortu zuen, 14 urtetan Hazparneko neska kolegio pribatura itzuli aitzin, bertako lehen 8 ikasleetakoa izateko. Bere brebeta hemen pasatuko du 17 urtetan eta, ondotik, Oviedoko burges familia batera joanen da frantsesa irakastera.

Handik itzultzean, etxean lan egiten du, Hazparneko kultur bizian parte hartzeko haren burasoen ideia girixtinoei egokiak zaizkien aktibitate batzuen bitartez: patronaia handiko antzerkia, patronaia ttipia animatzea, korala, JOC-eko bilkurak.

Antzerki aktibitatean ibiliz du bere senarra ezagutuko eta 1963an ezkonduko dira, elkarrekin Baionara bizitzera joateko, hau jadanik han plantatua zelakoan arrazoi profesionalak direla medio. Polo Beyris auzotegian plantatzen da bikotea 1968an. Grabatzerako unean, Polo Beyrisen plantatua da beti, azken 43 urteetan bizi eta geroztik erosi duen apartamenduan.

2018an zendu zen.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 132 132 - Bernadette Etchemendy 2011-11-18 1:35:11 Baiona Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.