Jean-Noël Etcheverry 1933ko abenduaren 24an sortu zen Bidarrain. Zazpi haurrideko familia bateko bosgarrena zen.
Bidarraiko eskola publikoan ibili zen, 14 urtetan zertifikata lortu arte. Ondotik, aski laster familiako Urdaburua etxaldean plantatu zen.
Castaing errientsari eta Hirigoinia etxeko Ganix Iriart-i esker, nerabezaroan fandangoa, “quadrille”-ak eta euskal jauziak ikasi ahal izan zituen. Horri esker, ihauterietan, Besta Berriz edo herriko bestetan dantzatzeko parada ukan zuen.
Bestalde, bere gaztaroan kantu anitz ikasi eta eman zituen lagun artean, herriko jatetxean.
Urdaburua etxaldea behi eta bereziki ardi hazkuntzan oinarritzen zen. Maiatzaren 1.etik Eguberri arte, ardiak Iparlako bazkalekuetara igortzen zituzten. Jean-Noël-ek ardiak anitz maite zituen eta Iparla gogoz ezagutzen zuen.
17 urtetik goiti, kontrabandan aritu zen ere, horrek laborantzak ekarri diru sartzeak poliki emendatzeko parada eskaintzen ziolarik.
1960ean Bidarraitar batekin ezkondu zen. Lau haurren aita zen.
Jean-Noël Etcheverry 2018ko ekainean zendu zen.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 126 | 126 - Jean-Noël Etcheverry | 2011-09-08 | 1:22:06 | Bidarrai | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Jean-Noël Etcheverry: aurkezpena | 0:01:24 | |
2 | Otxalderen (1888-1958) bertsu batzuk | 0:02:43 | |
3 | Iparlako mendigunea: garbitzea; harri zerratzea | 0:01:53 | |
4 | Iparlako mendigunea: harrespil baten aurkikuntza Ingles Harria deitu harri ondoan | 0:05:32 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Harri zerratzea, Ingles harria Iparlan | 0:03:23 |