Pierre Etcheverry

1953
Afiliazio herria: Urketa

Pierre Etcheverry 1953ko abuztuaren 7an sortu zen Bardozen. Bere aita hazpandarra, laborari langilea zen eta bere ama bidarraitarra, etxeaz arduratzen zen. Zertifikata lortu ondoan, laborantza alorreko aprendizgoan aritu zen 4 urtez. 1971n, 18 urte zituela, Baionako Marines hiribideko Depex kautxutegian sartu zen (berontziak, bainatzeko burukoak eta bestelako osagaiak). Berantago, kautxutegia Kent Rubber-ek erosi zuen eta 1978an hetsi zen.

Arrazoi ekonomikoengatik kanporatua izanez, 1978ko maiatzean Mugerreko gatzagan hasi zen lanean. Han egon zen 2011n erretiroa hartu zuen arte. Han, gatz finaren fabrikazioan aritu zen, lehenik pastillak egiteko makinarekin zortzi urtez, eta ondotik 25 bat urtez fabrikazio kate osoaren gidari bezala (araztea, arazte-kristaltzea, ur gabetzea, idortzea, pastillak egiteko makina).

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 159 159 - Pierre Etcheverry 2012 0:55:46 Terexa Lekumberri
2 GI-ELEKETA-23 Eleketa #23: Pierre Etcheverry 2012 0:10:43 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.