Lucien Etxezaharreta

1946
Afiliazio herria: Baiona

Lehen herria zena eta gaur egun Hazparneko auzotegi bilakatu den Urkoin sortu da Lucien Etxezaharreta 1946ko abenduaren 16an, zazpi haurrideko etxean. Haren aita pikatzailea da Hazparneko zapata lantegi batean eta haren ama joskintzan aritzen da.

Herriko eskola publikoan ibili ondoren, Baionako lizeoan sartzen da 1957an, kausitu nota onen ondoeioz lortu ikasketa burtsari esker (garai hartan, haren adineko mutikoak Uztaritzeko San Frantses Xabierreko kolegioan sartzen dira usaian).

Baxoa lorturik, Paueko Unibertsitateko bidea hartzen du matematika eta fisikako formakuntza segitzeko.

Ikasten duen bitartean, 1966an hasten da irakasten Donapaleun (Garicoïts kolegioan bi urtez, eta, ondotik, gaur egun Errecart bilakatu Barthés lizeoan), matematika-fisika lizentzia 1968an lortu arte.

Ondotik, Hazparneko Ursuya kolegioan sartzen da Euskal Herritik Parisera jalgitzeko (1972tik 1982ra) Antze eta Lanbideetako Kontserbatorio Nazionalean (CNAM/ALKN) dokumentazio tekniko formakuntza segitzeko.

Herrira itzuli eta Gure Irratia, euskal irratian sartzen da erretreta arte lan egiteko.

Lucien Etxezaharreta aktiboa izan da politika arloan 1965 eta 1972 artean, lehenik Enbata taldean, eta ondotik Amaiaren baitan.

Maiatz argitaletxea sortu du 1981ean eta berak idatzi bi liburu agertu ere.

1960-1970 hamarkadetan eraman duen aktibitate politikoa aipatzen badu ere gehien bat (baina ez bakarrik) lekukotasunean, euskal kazetaritza eta literaturan leku biziki garrantzitsua ukan duen gizona da Lucien.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-192 Arrozeko kapera 1981 0:16:56 Maite Barnetche
2 240 240 - Lucien Etxezaharreta 2015 1:56:36 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.