André Galant

Sorturtea: 1943

Afiliazio herria: Ziburu

André Galant 1943ko urtarrilaren 20an sortu zen Azkarateko (Nafarroa Beherea) Garakotxea izeneko etxaldean.

Hamar haurrideko familia bateko bosgarren haurra da. Lehenik herriko eskola publikoan ibili zen (zertifikata), gero Donibane Garaziko Mayorga kolegio pribatuan (brebeta 1958an) eta azkenik Mauleko Saint-François-Xavier lizeoan. Batxilergoa hor erdietsi zuen 1961eko ekainean. 

Ondotik, Matematika-Fisika-Kimika ikasketak egin zituen Bordeleko Zientzia Fakultatean eta bi lizentzia agiri lortu zituen (MPC 1963an eta optika 1964an).

1965etik 1972ra, hiru ikastetxe ezberdinetan ibili zen: Mayorga kolegioan bi urtez, Donazaharreko Frantsesenea laborantza lizeoan (han gertatu zen 1968ko maiatzean) eta Donapaleuko Jean Errecart laborantza lizeoan 1969tik goiti. Tarte horretan gainera,  soldadogoa egin zuen bi hilabetez (1967ko otsailaren 22an behin betiko erreformatua izan zen).

1972an landaretegiak lantzen hasi zen eta 1975ean geroago Urkide deituko zen Hendaiako DAK inportatze-esportatze enpresan sartu zen. Logistikaren arduradun bezala enpresa horretan 32 urte pasatu ondoan, erretiroa 2008ko urtarrilean hartu zuen.

André Enbata abertzale mugimenduan sartu zen 1963an, Bordelen ikasle zelarik, Patxi eta Argitxu Noblia, bai eta Marcel Bilbao-rekin lagun bilakatuz. 1968an mugimendua ahultzen hasi zen arte, hortan bete-betean sartu zen. 1977an Xan batzordeetan sartu zen eta gero Herri Taldeetan ere.

Bere engaiamendu politikoa gelditu zen alabak sortzearekin batera (1983 eta 1986an). Ondotik, hizkuntza eta kultura alorretan murgildu zen, hala nola Seaskan. 

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 243 243 - André Galant 2015-10-23 1:52:06 Uztaritze Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Ikasle bizi zuhurra Bordalen (1961-1963) 0:04:01
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.