-
|
- Euskara
Frantxoa Garat
1944 / 2018
Afiliazio herria:
Hazparne
Ezpeletako erretore gisa egon zen denboran (1988-1997), Frantxoa Garatek Xan Iparraguirrerekin gogoetan aritzeko parada izan zuen, Besta Berriren ohiturari dinamika berri bat nola eman pentsatzeko. Denbora hartan, elizatiarrek eta klikak lagundurik egiten zen gorputz sainduaren prozesio sinple bilakatu zen. 1990ean, erabaki zuten besta hori bizi berritzea, zentzu eta edertasun gehiagora itzuliz (dantzari, jantziei, sinbolikari eman leku nagusia) . Arrakasta handia izan zuen eta horrela segitu zuen, 2000 arte. Orduan berriz ere prozesio sinple bilakatu zen. Frantxoa Garatek Besta Berri beste parrokia batzuetan ezagutu du, eta bereziki Armendaritzen (1977-1988), non besta horrek oposizio guziak agerrarazten baitzituen.
Hazparneko Zelai auzoaldeko Lordaenean 1944an sorturik, Hazparnen, Uztaritzen, Baionan, Akizen eta Erroman ikasi zuen (1968-1972: Teologia moraleko lizentzia).
2012an egin elkarrizketa batean, Besta Berri desberdinetan bizi izan zituen esperientziak eta ohitura horretaz egiten zuen irakurketa soziologikoa aipatu zituen.
2018an zendu zen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 166 | 166 - Frantxoa Garat - Xan Ipharaguerre | 2012 | 1:20:27 | Terexa Lekumberri | |
| 2 | HAZ-009 | HAZ-009 - Frantxoa Garat | 2016 | 1:56:00 | Xan Aire |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.