Yvette Germain

Sorturtea: 1948

Afiliazio herria: Donibane Garazi

Yvette Germain 1948ko urtarrilaren 2an sortua da, Larzabalen. Gero, Irisarrira joan zen, bere burasoek Guyenne et Gascogne saltegi bat atxiki baitzuten, lehenik Irisarriko Ospitalean (1958) eta gero Donibane Garazin, 1960tik goiti. Michel, 1941eko azaroaren 28an sortua, Donibane Garaziko Zitadelako karrikako okin baten semea da. Yvette eta Michel Germain eskolan hasi ziren elkar gurutzatzen. Yvettek Mayorgako nesken eskolan ikasi zuen (hiri erdiko Sainte-Marie eskolan) eta Michel Espainiako karrikaren gaineko aldean zen mutikoen eskolan. Bakoitzak bere eskolan, Jean Nespriasen kurtsoak segitu zituzten. 1955ean, Garaztarrak taldea sortu zelarik, Michel berehala sartu zen eta Yvette bost urte berantago, 1960an. Michel Angeluko Orok Bat taldearekin ere dantzan ari izan zen (Jean Nesprias). Bikotea Garaztarrak taldean ari izan zen, beren lehen haurra 1969an sortu arte. Egun hartarik landa, Michelek artetan dantzatu zuen, taldean dantzari eskasa bazelarik. Michelek eta Yvettek hiru haur ukan zituzten. Haurretarik nehork ez du burasoen dantzako zaletasun bera. 1955 eta 1969 urteen arteko Garaztarrak taldeaz dituzten oroitzapenak ematen dizkigute eta erraten digute beren dantza kideekin beti adiskide gelditu direla.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 146 146 - Michel Germain - Yvette Germain 2012-04-04 0:55:21 Larzabale-Arroze-Zibitze Terexa Lekumberri

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.