Gracie Iriart

Sorturtea: 1933

Afiliazio herria: Hiriburu

Gracie izengoitiz Graxi Luro, ezkondu ondoan Iriart Ahatsako Altzieta auzoko Idiartegaraia izeneko etxaldean sortu zen 1933ko irailaren 27an. Erljio-heziketak toki garrantzitsua zuen 7 haurrideko familia batean hazi zen. 

Herriko eskola publikoan ibili zen (1938-1947) eta zertifikata han lortu zuen. Ondotik, Donazaharreko seroren jostundegian egon zen (1947-1948ko neguan) eta azkenik Angeluko Sainte-Annekoan (1948ko irailetik 1949ko ekainera).

Ondoren, sasoineko lan batzuetan aritu zen Angelun, Donibane Garazin eta Lourdes-en (1949-1958). Hor, Jean-Baptiste Iriart-en ezagutza egin eta 1958ko irailean elkarrekin ezkondu ziren. 

Bikotea lehenik Baionan bizi izan zen (1958-1965) eta 1965etik goiti Hiriburuko Basté auzo berrian eraiki zuten Iriartea izeneko etxean. Gaur egun, etxe horretan bizi dira oraino.  Lehenik Graxi 1959, 1962 eta 1972an sortu bere semeetaz eta bere etxeaz arduratu da, baina besteen haurrak zaintzen aritu da ere. Bestalde, bederatzi urtez sukaldari bezala aritu da Baionako ikastolan. 

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 349 349 - Jean-Baptiste (Jamattitt) Iriart - Gracie Iriart 2019-04-30 1:34:29 Hiriburu

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.