Jean-Baptiste « Jamattitt » Iriart Uharte-Hiriko Ganbaia izeneko etxean sortu zen 1930eko maiatzaren 7an. Bost haurrideko familia batean (hiru neska eta bi mutiko) handitu zen, beste bi sortzean hil zirelarik. Lehenik bere burasoak gaztelu ezberdinetan etxezain egon ziren (azkenekoz Uharte-Hirin), eta ondotik, 1939tik goiti Larzabaleko Bazter Xoko auzoko Paulateia etxean etxetiar.
Jean-Baptiste lehenik Uharte-Hiriko eskola publikoan ibili zen 1935etik goiti, eta ondotik Larzabalen, baina Zertifikatuari baino, laborantzako lanei aise garrantzia gehiago ematen zien.
Eskolaldia bukatu ondoan (1944), bere burasoen etxaldean segitu zuen lanean (anaia gazteena apeztua zen). Ondotik, mutil bezala aritu zen hiru etxalde ezberdinetan : Jutsin soldadugoa egin aitzin (1950-1952), eta ondotik Larzabalen. 1955etik 1957ra, hiru denboraldi iragan zituen Lurdan. Graxi han ezagutu eta Baionara joan zen lan egitera, lehenik Maubec karrikako xiberotar saltzaile batekin (1957ko abendutik 1958ko apirilera arte), ondotik « Guyenne et Gascogne » saltegian (1958-1964) eta azkenik Baionako ospitalean erretiratu arte (1964-1990).
2025eko apirilean zendu zen.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 349 | 349 - Jean-Baptiste (Jamattitt) Iriart - Gracie Iriart | 2019-04-30 | 1:34:29 | Hiriburu |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Graxi Iriart: Ahatsa Idiartegaraia sortetxeko familia | 0:04:00 | |
2 | Hizkuntzen erabilera familian eta eskolan | 0:02:25 | |
3 | Ahatsa-Altzieta-Bazkazane (1930-1940): Kongregazionea eta dantzatzeko debekua | 0:03:48 | |
4 | Neska eta mutikoa: heziketa desberdina | 0:01:49 | |
5 | Ezkontzen praktikak 1950 hamarkadan | 0:05:45 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Neska edo mutiko izaitea (eskolan, etxean) | 0:04:15 | |
2 | Kongregazionea eta ezkontza (1940-1950) | 0:05:50 | |
3 | Garaziko emazteak argitan | 0:30:18 |