Gaxuxe Idiart, 1947ko martxoaren 17an sortua da Donibane Garaziko Espainia karrikan eta bi haurrideko gazteena da.
Haren aita, 1918an Azkaraten sortua, okin bezala plantatzen da Donibane Garazin Bigarren Mundu Gerlan. Bere haurrak sortu eta askoz lehenago, auzoetxea erosten du bere okindegi-bixkotxtegia irekitzeko. Bere langileen laguntzarekin, ogia eta bixkotxak egiten ditu eta saltegiaz arduratzen da bere emaztea ondoko herrietan ibiltzen delarik ogia saltzeko.
Kolegiotik atera orduko, bere burasoak laguntzen hasten da Gaxuxe eta, gida baimena lortu ondotik, haren amaren segida hartzen du turnadak egiteko.
1967an, Alphonse Idiartekin ezkondu eta hiru haur ukanen ditu 1968an (Kattin), 1970ean (Anita) eta 1977an (Peio). Faur Luiret, hiriko Nouvelles Galeries saltegiko jabearen iloba eta oinordekoa da Alphonse.
Ezkondu ondotik, saltzaile gisa hartua da Gaxuxe 2007an erretreta hartu arte bere senarrarekin ondotik atxikiko duen saltegian. Peio haien semeak segida hartu du saltegian eta Anita haien alabetako batek ere bertan lan egiten du.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 382 | 382 - Gracieuse (Gaxuxe) Idiart | 2021-03-23 | 0:59:11 | Donibane Garazi | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Gaxuxe Idiart: aurkezpena | 0:02:42 | |
2 | Primo okindegia: hastapenak eta etxe-itzuliak | 0:06:47 | |
3 | Primo okindegia: ogi mota desberdinak eta salmenta | 0:02:24 | |
4 | Aita okina eta esneketaria | 0:01:52 | |
5 | Espainiako karrika Donibane Garazin (1950-1960): komertsantak | 0:07:45 | |
6 | Garaziko Galerietan saltzaile 1967an | 0:04:28 | |
7 | Garaziko Galeriak: produktu desberdinak eta anitzak | 0:07:47 | |
8 | Astelehena, merkatu egun garrantzitsua Donibane Garazin | 0:01:54 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Primo okindegi-gozotegia | 0:05:50 | |
2 | Galeriak eta merkatu eguna | 0:04:42 |