Henriette (Henrieta) Barbier

1933
Afiliazio herria: Aiherra

1933ko maiatzaren 10ean sortu da Henriette Barbier, Aiherrako Erketa auzotegiko Etxebarnea etxean. Bost haurrideko familiako zaharrena da eta aitaren aldeko aitamatxiak ere bizi dira etxe berean.

Etxaldea herritik 5 km-ra kokatua izanik, sei urtetan sartzen da eskola pribatuan eta 12 urtetan ateratzen lehen mailako zertifikatarik gabe (Aiherrako eskola pribatuko neskek ez baitzuten pasatzen).

Zenbait urtez familiako etxaldean lan egin ondotik (1945-1948), sukaldatzen eta josten ikasten du Hazparneko menaiu zentroan (1948-1950), eta josgintzan hobetzen da herriko jostun baten atelerian (1950-1951 urtea).

Ondotik sehi gisa sartzen da Hazparneko Barran, ehun saltegian (1951-1953), eta, berantago, Bordeleko mediku baten etxean (1953-1955). Lan hori utziko du Battittarekin ezkontzeko.

Hiru haur sortuko dira ondotik: Jean-Michel (1957), Maddi (1959-2018), eta Jean-Marie (1963).

Ezkondu eta zenbait urtera, Seroratea etxean (beste baten eraikitzeko lurrera botako duten seroraene ohia) kokatzen da bikotea.

Henriette, itzaleko langileak, senarra lagunduko du ondoz-ondoko bi lanbideetan (zapatari eta herriko etxeko idazkari). Hauen betetzeko libro izan behar da eta atea irekirik atxiki. Bere hiru haurrak altxatuko ditu ere.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 361 361 - Henriette (Henrieta) Barbier 2019 0:52:07 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.