Jeanne Hirigoyen 1920ko uztailaren 6an sortu zen, Aintzilako Iriondoan, eta zazpi haurrideko familiako laugarrena zen (haurride bat sortzean hil zen). Aitak eta osabek 1914-1918ko gerla egin zuten (bost seme-alaba zituen osaba bat gerlan hil zitzaion). Haren bi anaiak ere gerlara joan ziren, 1939-1945ean.
Jeannek lehen mailako zertifikata ukan zuen 12 urtetan. Bi neguz josten eta brodatzen ikasi zuen Lakarrako seroretan.
Sortetxean ari izan zen lanean 1947an ezkondu zen arte.
Jeannen senarrak gerlatik ihesi egin zuen, eta mutil gisa errefuxiatu zen okupatu gabeko alderdian, Aintzilako Iriondoan. Jeanne Makeako Aziotzian plantatu zen eztei biharamunean, eta han kohabitazioa ezagutu zuen, bereziki 1971n hil zen amaginarrebarekin eta koinatuarekin.
Lau haur ukan zituen, eta batek etxaldearen segida hartu zuen. Hau hil zelarik, alaba eta suhia berekin bizitzera jin ziren.
2015eko maiatzean hil zen.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 194 | 194 - Jeanne Hirigoyen | 2013-08-02 | 1:21:15 | Makea | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Jeanne Hirigoyen: aurkezpena | 0:05:31 | |
2 | 1939-1945eko gerlaren oroitzapenak Aintzilan | 0:03:05 | |
3 | Dantza Aintzilan 1939-1945ko gerla denboran | 0:01:48 | |
4 | Dantza Aintzilan: gazteei irakastea | 0:01:28 | |
5 | 1938ko toberak Aintzilan | 0:02:21 | |
6 | Ama ezkongabeen egoera | 0:01:52 | |
7 | Berdurak Aintzilako erretorrari | 0:03:07 | |
8 | Jostura eta broderiaren ikasketa | 0:01:16 | |
9 | Ezkontza puskak | 0:02:12 | |
10 | Makea Aziotzia etxaldera heltzea eta integrazioa | 0:06:03 | |
11 | Makea Aziotzia etxaldean: autobizibide ekonomia | 0:10:14 | |
12 | Dantza Makean | 0:05:55 | |
13 | Ihauteriak, Ganderailu, Errogazioneak, Jondonibane | 0:08:06 | |
14 | Bokata | 0:01:48 | |
15 | Hilobi ohiturak | 0:10:49 | |
16 | Sineskeri bereziak eta superstizioak | 0:02:02 | |
17 | Eguberri | 0:02:10 | |
18 | Sukila, egur handia | 0:02:28 | |
19 | Makeako herritar langileak Luhusoko lur xuri harrobian | 0:02:08 | |
20 | Makea Aziotzia etxaldean: eritasunaren eta doluaren garaia | 0:06:29 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Gaztetasuna Aintzilan | 0:03:38 | |
2 | Kabalkada eta berdurak Aintzilan | 0:03:09 | |
3 | Garaziko emazteak argitan | 0:30:18 |