Peio Iralour

Sorturtea: 1947

Afiliazio herria: Donazaharre

Peio Iralour, Donazaharre Legarretenean sortua da 1947an. Hiru haurridetarik zaharrena da.

Herriko eskola pribatura doa, gero Mauleko San-Frantses kolegiora (1958-1961) eta Donibane Garaziko Mayorga kolegiora (1961-1962). Zertifikata eta brebeta ukan eta, Donibane Garaziko Frantsesenea zentroan bi urte iragan ditu (1963-1965) etxaldean lan egin aitzin.

Laborantxan jarriko da ofizialki 1970ean, barazki berotegiekin (1970-1980), behi esnedunekin (1980-1984) eta azkenean ahate hazkuntzarekin (1984-2006).

1971n, Kimi-rekin ezkondu eta, elgarrekin atxikiko dute etxaldea eta 10 haur adoptatuko.

1960 hamarkadako aldaketa sozio-ekonomikoen eta kulturalen lekuko da eta eragile. Euskaldun Gazterian engaiatu da (1967-1971), gero CDJA- FDSEA sindikatan. 1982an, partaide izan da Euskal Laborarien Batasuna (ELB) sindikataren sorkuntzan.

Ezaguna da bestalde bere engaiamendu abertzale politikoarentzat, bereziki 2000 hamarkadatik goiti bere hautagaitzen bidez, Kontseilu Orokorreko (2), legebiltzarreko (1) eta herriko (3) hauteskundeetan.

Funski humanista, Peiok sozial arloan elkartasuna obratzen segitzen du hainbat elkarte eta erakundeetan (CIAS, Eskuz Esku, zailtasunean bizi diren laborarien elkartea, Bihotzeko Ostatuak, epizeria soziala, etab.).

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 268 268 - Peio Iralour 2016-08-07 2:06:18 Donazaharre Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Jean Pitrau 0:03:23
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.