Michel Itçaina

Sorturtea: 1933

Afiliazio herria: Itsasu

Michel Itçaina 1933ko  azaroaren 19an sortzen da Aldudeko Menta etxean, laborari familia batean.  Mañex Itçaina eta Jeanne Urrutiaren bost haurren arteko laugarrena da. 

1939tik 1947ra, herriko eskola pribatuan ibiltzen da lehen mailako ikasketa zertifikata lortzeko. Bi urte berantago, Uztaritzeko Seminario Ttipian sartzen da eta ondotik Baionako Seminario Handian (1949-1956).

Aljerian bukatzen duen soldaduskatik itzultzean (1956-1958), Donibane Garaziko Mayorga eta Mauleko San Frantzisko kolegio pribatuetan irakasten du eta, garai hartan Kanboko auzapeza zen Michel Labèguriek eskaturik, herriko etxe hartako idazkari nagusi gisa sartzen da ondotik. Lanpostu horretan erretreta arte egonen da (1965-1994).

Kati Malharinekin 1969an ezkondu eta lau haur sortuko dira (Xabier 1971n, Jon 1974an, Xalbat 1975ean eta Joana 1981ean).

Goizik agertzen zaio bertsolaritzaren zaletasuna eta berrogoita hamar bat urtez Michel (1961-2010) Euskal Herriko saio askoren antolatzaile, eramaile edo epaile zereginetan jardunen du.

Euskal Herriko zenbait kultura instituziotan aztarna utzi du ere: Euskaltzaindiko kide ongile   (1967) eta ondotik ohorezko kide (2014) izan da, bai eta Euskaltzaleen Biltzarrako lehendakaria ere (1980 -1988).

Euskal Herriko gizon ospetsuez hiru obra argitaratu ditu Michel Itçainak: Michel Labèguerie (1999), Louis Dassance (2008) eta Xalbador (2014).

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 MB-102 Xalbador 1977-03-19 0:32:39 Urepele Maite Barnetche
2 MB-183 Pertsularien xokoa 1981-03-07 0:15:02 Urepele Maite Barnetche
3 MB-206 Xanpuni omenaldia : 2. partea 1982-05-29 0:15:16 Urruña Maite Barnetche
4 MB-217 Bertsularien txapelketa (1. partea) 1983-01-08 0:18:44 Itsasu Maite Barnetche
5 MB-218 Bertsularien txapelketa (2. partea) 1983-01-22 0:18:00 Itsasu Maite Barnetche
6 274 274 - Michel Itçaina 2016-08-25 1:24:05 Itsasu Terexa Lekumberri
7 abk-2 Eleketa emankizuna #1: emigrazioa 2022-04-26 1:18:34 Baigorri Terexa Lekumberri

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Aldude Mentan sortua 0:05:41
2 Aldudarren amerikar ametsa 0:08:10
3 Erlijioaren garrantzia 0:03:15
4 Kontrabanda Alduden 0:02:48
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.