-
|
- Euskara
Xabier Itçaina
1971
Afiliazio herria:
Itsasu
Xabier Itçaina (Itzaina ere idazten da), 1971ko agorrilaren 29an Itsasun sortua, lau haurreko familia bateko zaharrena da (hiru mutiko eta neska bat). Haren burasoak (Michel, Aldudarra eta Cathy Malharin, Donapaleuko Gibraltar auzoaldekoa), Itsasun plantatu ziren, 1969an. Biak Kanbon ari izan ziren lanean. Michel herriko etxeko idazkaria zen eta Cathy errientsa.
Xabier Kanbon ibili zen eskolan, kolegioetako brebeta (BEPC) ukan arte. Gero, Baionako Villa Pia lizeoan ikasi zuen, baxoa iragan arte. Xabier euskal arteak, hala nola bertsolaritza, kantua eta dantza, gustuko duen familia batean hazi zen. Amaren aldeko amatxi Janamari Malharinen eragina bereziki aipatzekoa da.
1977an, Itsasuarrak herriko dantza taldean sartu zen. Talde hori izen bereko parrokiako elkarteko partaidea zen. 1989-1990 inguruan, taldeak Ataitze izena hartu zuen eta aitzinekoen tutoretzatik libratu zen.
Zaharkiturik gelditu ziren ohitura dantzatuak berriz piztu zituen (Inauterietako etxe kurrida, 1988an, kabalkada, 1992an, 1994an, 1997an, 2001ean, 2007an eta 2012an). Karia horretara Xabier Itçaina eta bere lagunak dantza molde tradizionalen bila joan ziren, lehengo dantzarien lekukotasunak baliatuz.
Ikerketaren eremuan segitu zuen, asialdietan, bai eta goi ikasketen karietara, Bordeleko Ikasketa Politikoetako Institutuan. 2000n doktoregoa iragan zuen eta 2007an publikatu: Les virtuoses de l’identité. Religion et politique en Pays Basque, Rennes, Presses Universitaires de Rennes, coll. Sciences des religions, 2007.
Gaur egun, Xabier Itçaina ikerketa karguduna da, Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionalean (CNRS). Ondoko alorretan berezitua da: erlijioa eta politika, nortasunak eta politika, ekonomia soziala eta solidarioa. Ohitura dantzatuen eremuan ere aditu gisa ezagutua da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 227 | 227 - Xabier Itçaina | 2015 | 1:22:01 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Xabier Itçaina: familiaren aurkezpena; Janamari Malharin | 0:03:57 | |
| 2 | Dantzari, musikari eta ikerlari | 0:12:12 | |
| 3 | Dantza praktikak XX. mendean Ihauteriz | 0:15:14 | |
| 4 | XX. mendean gaindi: Galarrotsen ohiturak | 0:07:37 | |
| 5 | Eliza bestak Itsasun | 0:03:55 | |
| 6 | Bilketa etnografikoa: dantzari lotuak diren lekukotasunak | 0:12:31 | |
| 7 | Besta Berri Itsasun | 0:08:05 | |
| 8 | Dantza korda | 0:03:11 | |
| 9 | Dantza jauziak | 0:02:47 | |
| 10 | Euskal dantza gaur egun | 0:12:20 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Gero eta zailago da plazako dantzaren emozio horren atxematea | 0:03:08 | |
| 2 | Itsasuko ihauteriak | 0:07:33 | |
| 3 | Musika tresnen historia Ipar Euskal Herrian | 0:03:28 | |
| 4 | Soinulariaren funtzio soziala | 0:03:21 |