-
|
- Euskara
Jean-Pierre (Janpierra) Harispuru
1937
Afiliazio herria:
Ibarla
Janpierra 1937an sortu zen Ibarlako Urrutia etxean, eta han handitu zen bere anaia zaharrenarekin (anaia gazteena gazterik hil zen). Herriko eskola publikoan ibili zen eta 1951n bere lehen mailako ikasketa agiria lortu zuen, Hazparneko kolegioan. Bere eskolaldiaren azken urtea han iragan zuen.
Ondotik, familiako etxaldean egon zen, 1956ko azaroan, soldadugora eta Aljeriako gerlara abiatu arte. Aljeriatik itzultzean, sasoineko laborari gisa lan egin zuen Loubajac herrian. 1963an, Bunuzeko Iturraldia etxeko Monique-rekin ezkondu zen. Elkarrekin, sasoineko langile gisa segitu zuten Loubajac eta Lourdes-en, aldi berean Monique-ren sorterriko etxaldearen jarraipena segurtatuz, Monique-ren burasoen laguntzarekin. Lehen alaba 1964an sortu zen Lourdes-en, bigarrena 1968an eta semea 1972an. Urte hartan, bikoteak Iturraldea ondoko Pagaldea baserria berreraiki zuen. Janpierraren aita zendu zelarik, familia 16 urtez Urrutian bizi izan zen (1984-2000) eta gero Pagaldera itzuli zen.
Gaur egun, Eñaut, Janpierraren semea, Urrutian bizi da, eta Iturraldiako lurrak ere berak ustiatzen ditu.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 426 | 426 - Jean-Pierre (Janpierra) Harispuru | 2023 | 1:15:05 | Terexa Lekumberri | |
| 2 | ABK-5 | Oztibartarrak lekuko | 2024 | 0:54:00 | Terexa Lekumberri , Pantxika Maitia |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Jean-Pierre (Janpierra) Harispuru : aurkezpena | 0:03:35 | |
| 2 | Komediak Bunuzen eta Ibarlan 1950 urteetan | 0:01:47 | |
| 3 | 1940-1950 urteetako laborantxa | 0:05:01 | |
| 4 | Oihanaren ustiapena | 0:02:08 | |
| 5 | Traktoreak eta maileguak | 0:04:05 | |
| 6 | Bestak, pilota eta dantza | 0:03:59 | |
| 7 | Antzerkia Ibarlan | 0:04:47 | |
| 8 | Kantua | 0:07:25 | |
| 9 | <i>Bortü Txoria</i> kantua | 0:02:51 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Ibarla, Izura : dantza eta antzerkiaren egoera bi belaunaldietan zehar | 0:09:48 | |
| 2 | Janpierra kantari | 0:09:18 | |
| 3 | "Auzoekilako harremanak : guziz preziagarriak" | 0:04:47 | |
| 4 | Taulak egin oihanean berean | 0:02:08 | |
| 5 | Etxalde baten kanbiamenak urraska | 0:04:05 | |
| 6 | Oztibartarrak lekuko | 0:54:00 |