Jean-Baptiste Mendiburu

Sorturtea: 1889

Heriotze urtea: 1963

Afiliazio herria: Donibane Lohizune

Oharra : sortegunarentzat, Frantziako dokumentu ofizialetan bermatu gira zeren sortze aktaren eta armadako erregistroaren arabera, 1889ko abuztuaren 7an sortua da. Aldiz Prusiako Komisio fonografikoak grabatze fitxan abuztuaren 14a idatzia du.

Jean-Baptiste Mendiburu Donibane Lohizunen sortua da, Akotz auzoko Esquerrenia etxaldean, 1889ko abuztuaren 7an. Gurasoak, biak Urruñarrak sortzez, 1888ko azaroaren 9an ezkondu ziren. Aita, Dominique Mendiburu laboraria, 1854ko urtarrilaren 28an sortua. Ama, Catherine Inchauspé, 1862ko apirilaren 22an sortua.
Jean-Baptistek bi anai-arreba gazteagoak bazituen: Gracieuse (1893-1980) eta Michel, 18 urtetan hila 1917ko uztailaren 4ean, Eskounenia etxean.

Ezkondu zen Angelun 1931ko apirilaren 24ean Marie Martinez-ekin (1890- ?). Armadako erregistroak zehazten du Angelun bizi dela 1936ko apirilan, Brindos auzoan Tambourin etxean.

Jean-Baptiste Mendiburu Hazparnen hila da 1963ko urtarrilaren 17an.

 

Soldadoaren eta gerlako presoaren ibilbidea

Gerlara mobilizaturik, Baionako 49garren Infanteriako erregimentua integratu zuen 1914ko abuztuaren 3an. Desagertu zen abuztuaren 23an, Gozéeko gudukan (Pierre Labadie hazpandarraren zorte bera). Nazioarteko Kurutze Gorriaren gunean aurkitzen den dokumentuaren arabera (P 71940), 1914ko irailaren 7an Hautmont herrian hartua izan zen, eta preso sartua Alemanian, Münsterren, eta gero Merseburgeko preso-kanpamenduan 1917an.

1917ko abuztuaren 1ean, Stolbergen zagon "logela" (holaxe zehaztua grabaketa fitxan) eroso batean sarrarazi zuen Prusiako Komisio fonografikoak. Egun berean eta leku berean grabatuak izan ziren bestalde Antoine Suhas, Laurent Issuribehere, Jean-Noël Irigoyen eta Pierre Labadie. Komisioak grabatze fitxan idatzia du analfabetoa dela eta irakurri behar zuen testua, Haur prodigoaren parabola, xuxurlatua izan zaiola. Grabaketak hizkuntzaren ikertzeko eginak direnez, Urtelek zehaztu du ere lapurtar euskalkiaren aldaera ("südlischer Dialekt": hegoaldeko euskalkia).

Gerla bukatu eta, herriratua izan zen Alsaziatik 1919ko urtarrilaren 6an. Etxera igorria izan ondoan, Donibane Lohizunera itzuli zen. Armadako betebeharretarik libratua izan zen 1938ko urriaren 15ean.

Iturriak: 

- Prusiako Komisio fonografikoaren fitxa © Lautarchiv, Humboldt-Universität zu Berlin (EKEn kontsultagarri)

[sarean]:

- 1914-1919 gerlako presoen Nazioarteko Agentziaren artxiboak, Nazioarteko Kurutze Gorria Komitearen gunean: https://grandeguerre.icrc.org

© Pirineo-Atlantikoetako Artxibo Zerbitzua:

- Donibane Lohizune herriko sortze akta [FRAD064006_5MI483_5_0685.jpg] http://earchives.le64.fr/img-viewer/FRAD064003_IR0002/SAINT-JEAN-DE-LUZ/SAINT-JEAN-DE-LUZ_N_1883-1892/viewer.html?&ns=FRAD064006_5MI483_5_0685.jpg
- Frantses Armadako erregistroa: http://earchives.le64.fr/archives-en-ligne/ark:/81221/r104313zkv5v6k/f1?context=militaire::132356

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 BER-07 BER-07 - Jean-Baptiste Mendiburu 1917-08-01 0:05:40 Donibane Lohizune Königlich Preußische Phonographische Kommission, Hermann Urtel

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Haur prodigoaren parabola (I) 0:03:26
2 Haur prodigoaren parabola (II) 0:02:14
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.