Jean-Marie Astabie

1956
Afiliazio herria: Bunuze

Jean-Marie 1956an sortu zen Aozteia etxean, herriko plazatik hurbil.

Lau haurrideko familia bateko mutiko bakarra izanik (gazterik, bi arreba Parisera joan ziren lan egitera), 1980an etxaldearen segida hartu behar izan zuen. Bere eskolatzea Bunuzeko eskola publikoan hasi zen. Ondotik, Donaixtiko kolegio pribatuan ibili zen, eta han, brebeta lortu zuen 1972an. Bere eskolaldia Berrogaine-Lahüntzeko laborantza eskolan bukatu zuen. 1972ko urrian, istripu larri bat ukan zuen Beltxu mendian, Berrogaine-Lahüntzeko ikasketak urte batez luzatu zituena. 1974ko ekainetik goiti, Laborantzako Gaitasun Agiria eta Laborantzako Ikerketa Profesionalen agiria eskuan, familia-laguntzaile bezala aritu zen lanean sorterrian. Hortik aitzina, bere herriko eta ibarreko bizi kultural, sozial eta ekonomikoan engaiatzen segitu zuen: Bunuztar Xoriak dantza taldean, Gazteri laborari giristinoan (JAC), FSO ardi sindikatuan, Oztibarreko CUMAn 1977an, ELB euskal laborarien sindikatuan 1982an, Oztibarreko sindikatu batzordean 1983tik 2001era, CUMA Xuhiton 2012an. Herriko kontseilari izan ondotik, Jean-Marie Bunuzeko auzapez izan zen 25 urtez, 1983tik 2008ra.

1979an, auzo herria den Arantsusiko Hélène-rekin ezkondu zen. Bi seme ukan zituzten 1981ean eta 1984an. Jean-Marie 2016an erretiratu zen.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 HC-4 Aña Uhart: 100. urtemuga kari egin omenaldia Bunuzen 2002 0:03:33 Hubert Catalogne
2 428 428 - Jean-Marie Astabie 2023 1:34:07 Terexa Lekumberri
3 ABK-5 Oztibartarrak lekuko 2024 0:54:00 Terexa Lekumberri , Pantxika Maitia

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Oztibartarrak lekuko 0:54:00
2 Xuhito CUMA (2012) 0:04:46
3 Mendiaren erabilpena 0:04:58
4 Gartak 0:07:08
5 Tokiko baliabideak eta produktuak baloratu 0:04:21
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.