Jean-Michel Harlouchet

1942
Afiliazio herria: Duzunaritze-Sarasketa

Jean-Michel Harlouchet Duzunaritzeko Idiartia izeneko etxean sortu zen. Sei haurrideko familia bateko hirugarren haurra da. Bere anai-arrebak bezala, herriko eskola publikoan ibili zen 1946tik 1956ra. Han, Zertifikata erdietsi zuen 14 urtetan. 1956tik 1959ra, hiru neguz, azarotik apirilera arte, astean hiru orenez, eskolaz kanpoko laborantza klaseak hartu zituen eta haiei esker, laborantza agiria lortu ahal izan zuen. Denbora berean, familiako etxaldean lanean ari zen, eta ondotik, 1962ko urtarrilaren 3an, Versailles ondoko herri batera joan zen 18 hilabeteko soldadugoaren egitera.

Jean-Michel Idiartian plantatu zen 1963an, eta Maddi Lacroix-ekin ezkondu zen 1968an. Elkarrekin, familiako etxaldea aitzina eraman zuten eta hiru haurrideko familia hezi zuten. Jean-Michelek aitzin-erretiroa 1997an hartu zuen eta Maddik 2002an. Gaur egun, beren semea da etxaldearen buru.

1964an Euskaldun Gazterian sartu zen eta bere emaztea hor ezagutu zuen. Halaber, Jean Pitrau laborari engaiatua hor ezagutu eta haren ondoan borrokatu zen. Gertakari horiek aldaketa handia ekarri zuten bere bizian.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 419 419 - Jean-Michel Harlouchet 2023 1:11:02 Terexa Lekumberri
2 ABK-4 Hergarai bizi 2023 Duzunaritze-Sarasketan 2023 1:00:48 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Eskola okupazio denboran 0:05:10
2 Demarkazio lerroa 0:09:41
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.