Jean-Pierre Etcheverry

1930
Afiliazio herria: Heleta

1930ko maiatzaren 4an sortua da Jean-Pierre Etcheverry Heletako Antxarteta auzotegiko Garatia etxean. Sei haurrideko familia bateko gazteena da.

Eskolan ibiltzen hasi aitzin, herriko seroren haurtzaindegian egon da Jean-Pierre (1935). 1936tik 1941era, herriko eskola publikoan eskolatua da (ez zen eskola pribaturik mutikoentzat). Hazparneko kolegio pribatura joan da ondotik (1941-1942) eta Lekorneko Garroako laborantza eskolara berantago (1942-1943).

Eskolaldia bukatu ondoren, familiako etxaldean segitu du Jean-Pierrek, Isturitzeko Hélène Donapetryrekin 1960an, 30 urtetan ezkondu arte. Haurrik ez duen Jean-Pierreren amaren anaia eta gozaitaren Kontzolua etxean, Heraitze auzotegian plantatzen da orduan. Bi haur sortuko zaizkie bertan Jean-Pierre eta Hélèneri.

Laborantzako langile gisa hasirik, etxaldeburu bilakatzen da Jean-Pierre 1972an.

1990an erretretan sartu eta emaztea 2008ko abenduan zendu ondoren, familiako etxaldean bizi da gaur egun, Jean-Marc haren seme ezkongabearekin.

Betidanik herriko bizian parte hartu izan du Jean-Pierrek (Besta Berri, korala, hirugarren adineko kluba). Herriko kontseilari izan da ere 1977tik 1989ra.

Zati hautatuak

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 364 364 - Jean-Pierre Etcheverry 2019 1:17:24 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

# Izenburua Iraupena
1 Heletako Garatia sortetxea 0:06:30
2 Heletako Garateko mutilak 0:01:52
3 Alemanak Heletan (1939-1945) 0:10:54

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Alemanak Heletan (1939-1945) 0:03:47
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.