-
|
- Euskara
Jeanne-Marie (Jana Mari) Mendiboure
1930
Afiliazio herria:
Bidarte
Jeanne-Marie Jana-Mari Harisboure, ezkondu ondoan Mendiboure, 1930eko ekainaren 15ean sortu zen Makeako Urruti Ttipia baserrian. Bost haurridetan zaharrena izanik, bere burasoak anitz lagundu zituen, hauek auzoko Urrutia etxean plantatu amaren aldeko osaba baten etxetiarrak zirelarik.
Makeako eskola publikoan ibili zen (1936-1944), eta Zertifikata hor erdietsi zuen. 1944ko udatik goiti, laguntza ekarri zuen etxean, denbora berean etxe bat nola atxikitzen zen (seroren jostundegian, 1944-1945eko eta 1945-1946ko neguetan ) eta josten ikasiz Itsasun (Cédarry anderearen etxean, ondoko bizpahiru neguetan). Ondotik, udako denboraldiak egin zituen Getarian (1950, 1951) eta Donibane Lohizunen (1952, 1953, 1954), eta gero, bi luzeagoak, martxotik urrira arte Lurdan (1955, 1956). Bere ama zendu zelarik 1956ko uztailean, bere bigarren eta azken denboraldia laburtu behar izan zuen etxaldean aita laguntzeko.
1958an, biek etxetiargoa utzi eta Itsasun plantatu ziren, han Jana-Marik epizeria bat ireki zuelarik. Hor, Postetxean dibisio kontrolatzailea zen Pierre Mendiboure-ren ezagutza egin zuen. Harekin ezkondu zen 1959ko urtarrilean. Hasiera batean, bikotea Itsasun finkatu zen, Pierre-ren amak atxikitzen zuen familia pentsioan, gero Angelun (1965-1967) eta azkenik Bidarten, 1967an. Beren hiru semeak 1959, 1961 eta 1965ean sortu ziren, oraino Itsasun bizi zirelarik, baina Bidarten handitu dira.
Pierre Baionako, Biarritzeko eta Donibane Lohizuneko postetxetan aritu zen lanean (horregatik Bidarten plantatu ziren). Jana-Mari aldiz, etxean egon zen. 2019tik goiti, alarguna da eta Hiru Anaiak etxean bizi da beti. Familia maiz heldu zaio bisitan.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 365 | 365 - Jeanne-Marie (Jana Mari) Mendiboure | 2019 | 1:14:04 | Terexa Lekumberri | |
| 2 | GI-ELEKETA-25 | Eleketa #25: Jeanne-Marie Mendiboure | 2019 | 0:15:20 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Alemaniarako bidaia Gerla Hotzaren garaian | 0:02:28 | |
| 2 | Etxeko lanetan eta josten ikasten | 0:02:04 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Bidarteko iraganaren lekukoak: Jeanne-Marie Mendiboure | 0:20:34 |