Jeanne-Marie (Mamaddi) Jaunarena

Sorturtea: 1932

Afiliazio herria: Ortzaize

Jeanne-Marie Jaunarena, Etchebehere sorturik, Mamaddi izenarekin ezagutua da herrian. 1932ko maiatzaren 2an Ortzaizeko Irigoinia etxean sorturik, Kaiet eta marieniaren hiru alaben arteko zaharrena da.

Ortzaizeko Barberaenean sortua den haren aitak, Lehen Mundu Gerlan haren seme bakarra galdu zuen Xantxo bere osabarengandik lortu zuen Irigoiniaren ondoriotasuna. Lakarrakoa zuen Marienia haren ama.

1936tik 1946ra, herriko Saint-Michel eskola pribatuan ibiltzen da Mamaddi zertifikata lortzeko. Ondotik, egunero autobusez Donapaleuko Arthez instituziora joaten zen(1946-1948 - etxeko zereginak eta irakaskuntza orokorra) eta ondotik, Donibane Garaziko  menaiu zentrora (1948-1949).

1946, 1947 eta 1949 udetan eta 1950eko maiatzean Parisera joan arte, Beyrines, Ortzaizeko burges familian plazaturik egon da (zerbitzari eta haurtzain gisa). 

1950eko maiatzean, parisera joaten da Mamaddi, Bujeaud Anderea, emazte mediku ezkongabe eta protestantearen zerbitzuan lan egiteko. 

Hiru urte andere horren zerbitzuan egon ondoren, New Yorkera joten da 1954ko urtarrilean  Marmissol sortu Houdry Anderearengana (frantses ingeniari ospetsu baten emaztea) harentzat (eta ondotik haren semearentzat) lan egiteko, bigarren zerbitzari gisa Filadelfian. Houdry hauen etxera hurbilduko zaio Alberto, haren Ortzaizeko auzo eta senargaia, 1954ko maiatzean berean. Urte bereko irailean ezkonduko dira eta lau urte berantago Houdry familia utziko dute, New Yorkera  (1958-1960), emazte aberats baten zerbitzuan jartzeko.  

1959ko martxoan sortu Chantal haien alaba zaharrenarekin, hastapenetik pentsatu bezala herrira itzultzen dira Gaztenaenea, Albertoren Ortzaizeko sortetxean plantatzeko. 1961ean eta 1963an sortuko diraJean-Paul eta Armand. Mamaddi et Alberto hor egonen dira zendu arte, etxaldeko mozkinez eta, 1963an etxe zaharrean landaetxearen ustiaketaz biziz, honen ondoan maila bakarreko etxea eraiki ondoren. 

Erretreta 1986an (64 urtetan) hartu eta 1999an zendu da Alberto. Mamaddik, erretreta 1992an harturik (60 urtetan), urte berean ezkondu Jean-Paul semeari uzten dio etxaldearen segida. Bera, familiarekin etxe zaharrean bizi da oraindik gaur egun.  

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 339 339 - Jeanne-Marie (Mamaddi) Jaunarena 2019-01-22 1:18:43 Ortzaize Terexa Lekumberri
2 abk-2 Eleketa emankizuna #1: emigrazioa 2022-04-26 1:18:34 Baigorri Terexa Lekumberri

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Ortzaize Irigoinia sortetxeko familia 0:02:41
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.