-
|
- Euskara
Joseph Etchebehere
1936 / 2021
Afiliazio herria:
Irisarri
Joseph Etchebehere 1936ko irailaren 17an sortu zen Irisarriko Herriesta izeneko etxean. Hamabi haurrideko familia bateko (horien artean, hori-airearen ondorioz adin apalean zendu bi biritxi) hirugarren haurra zen eta mutikorik zaharrena. Joseph 4-5 urtetan hasi zen eskola publikoan (eskola pribatua neskentzat zen bakarrik) eta zertifikata 1950ean eskuratu zuen.
Gaztetatik laborantzako lanak ikasi zituen (10 urtetan belar mozten aritzen zen etxeko mutilarekin eta bi urte berantago iraulden aritzen zen). Eskolaldia bukatu ondoren, familiako etxaldean aritu zen. Gaztetan, Gazteri laborari katolikoan (JAC) ibili zen 18 urtetarik goiti, soldadugoa 1957ko urtarrilean hasi zuen baina bi hilabete geroago diabetesaren gatik libratu zen. 1961ean Alice-rekin ezkondu zen. Hiru haur ukan zituzten, seme bat 1962an, eta bi alaba 1964 eta 1974an. Hamabi urtez, bikotea Josephen burasoekin eta bere anai-arreba andana batekin bizi izan zen. 1973an, etxe zaharraren ondoan eraiki etxe berrian plantatu ziren, etxaldean lan egiten jarraituz halere. Alice-k erretreta 1993an hartu zuen, Joseph-ek 1996an.
Gaurko egunean, badirudi Herriestaren segida segurtatua dela (semea eta biloba etxaldean plantatuak).
Joseph Etchebehere Irisarriko auzapeza izan zen 1977tik 1983ra. Bestalde, 1977an sortu Baiguramendi gasna kooperatibaren sortzaileetan izan zen ere.
2021eko apirilean zendu zen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ABK-6 | Euskal dantzak Irisarrin | 2011 | 0:12:34 | Pantxika Maitia | |
| 2 | 340 | 340 - Joseph Etchebehere | 2019 | 1:40:16 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Euskal dantzak Irisarrin: aspaldiko dantzarien lekukotasunak | 0:12:31 | |
| 2 | Joseph Etchebehere : aurkezpena | 0:01:59 | |
| 3 | Haur jokoak. Eginkizunen banaketa familian. | 0:01:57 | |
| 4 | Dolua eta errituak | 0:03:10 | |
| 5 | Sasoikako lanak eta Joseph-ek eginak 10-12 urterekin | 0:03:46 | |
| 6 | Familiako eihera eta herriko kisu labeak | 0:05:20 | |
| 7 | Emazteen lana | 0:02:01 | |
| 8 | Euskaraz mintzatzeko debekua | 0:02:10 | |
| 9 | Praktika dantzatuak eta kantatuak | 0:07:12 | |
| 10 | Irisarriko merkatua eta 14 ostatuak | 0:10:02 | |
| 11 | Ondorioak familia etxaldean | 0:03:12 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Lan banaketa Herriestan | 0:05:24 | |
| 2 | Eiherak eta kisu labeak | 0:05:53 | |
| 3 | Merkatua Irisarrin | 0:05:45 | |
| 4 | Tratua egin eta mahainan egon | 0:03:20 | |
| 5 | Frantsesa eta politezia ikasi | 0:02:10 | |
| 6 | Aldaketak etxaldeetan (1960tik hara) | 0:04:00 | |
| 7 | Heriotza | 0:03:32 | |
| 8 | Dantza jauziak : etxetik plazara | 0:03:34 |