Joseph Jaureguiber

Sorturtea: 1884

Heriotze urtea: 1956

Afiliazio herria: Larraine

Joseph Jaureguiber, Larrainen sortua 1884ko azaroaren 7an, ofizioz espartin-egilea, Gotainen hila da 1956ko urriaren 29an.

Aita Bernard Jaureguiber, 1851n sortua, hargina, eta ama, Marie Iribe, 1855ean sortua. 

Joseph Gotainen ezkondu zen 1913ko otsailaren 1ean Marie-Annette Etchegoyhen (1889-1966) dendariarekin. Gotaine Jaureguiberrian bizi zen bikoteak 7 haur ukan zituen: Marie (1913- ?), Marguerite (1921-2011), Marie-Anne (1922-1951), Pierre (1923-2021), Ernest (1927-1988), Joseph (1928-2016) eta Edouard Jean (1930-2012).

Soldadoaren eta gerlako presoaren ibilbidea

Mobilizaturik, Joseph Jaureguiber gerlara joan zen 1914ko abuztuaren 4ean. Massiges-en (Marne) desagertu zen 1914ko abenduaren 21ean eta preso ezarria izan Alemanian, Meschede preso-esparruan. Jaureguiber zuberotarra Komisio fonografikoak euskaldunetan gehien grabatu zituenetarik bat da: 1916ko martxoan Merseburg-en grabatua izan da, eta 1917ko irailaren 30ean, Stolberg-en. Haren ahots indartsua azpimarratzekoa da. Honen artxiboak (kantu asko, pastorala pasarte, narrazio) Alemaniako 2 erakundeen artean banatuak dira.

Gerla bururatzean, 1919ko urtarrilaren 26an herriratua eta 7garren erregimendu kolonialan ezarria izan zen. Eta martxoaren 31n etxera igorria, Gotainera. Erreserban emana 1924an, afekzionerik gabe ezarria izan zen 1927ko urtarrilaren 16an.

Etxekoen memoria 100 urte pasa ondoan

Joseph Jaureguiberren aztarnak xekatzen zituela, Maider Bedaxagar zuberotarrak honen 2 seme filmatu ditu 2015ean, Joseph (1928-2016) eta Pierre (1923-2021). Azken honek bazakien aitak kantatu zuela Alemanen aurrean. Bi semeen ihardokitze hunkigarria ikusgai da Maitia nun zira?, 2016an Ainara Menoyok eta Elena Canas-ek sortu dokumentalean.

Iturriak:

- Prusiako Komisio fonografikoaren fitxa © Lautarchiv, Humboldt-Universität zu Berlin (EKEn kontsultagarri grabaketetako beste dokumentu guziekin)

© Pirineo-Atlantikoetako Artxibo Zerbitzua [sarean]:

- Larraine herriko-etxeko sortze akta: http://earchives.le64.fr/img-viewer/FRAD064003_IR0002/LARRAU/5MI316/viewer.html?ns=FRAD064006_5MI316_1284.jpg
- Frantses armadako erregistroa: http://earchives.le64.fr/archives-en-ligne/ark:/81221/r83593z2whbsdk/f1?context=militaire::111599

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 BER-05 BER-05 - Joseph Jaureguiber 1917-09-30 1:03:51 Larraine Königlich Preußische Phonographische Kommission, Hermann Urtel, Georg Schünemann

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 "Nahi balin bagira" kantua 0:01:54
2 "Lili bat ikusi dut" kantua 0:02:06
3 "Hots! Aingürieki" - "Gaztetarzünak erabilten nai" 0:01:56
4 "Prima eijerra" - "Agot artzainaren kantoriak" 0:01:54
5 "Hazparneko koblak" 0:01:52
6 "Ahaide zahar huntan" 0:01:41
7 "Santa Graziko kantoriak" - "Txori kantazalia" 0:01:40
8 "Gizon bainiz" - "Karrikarten kantoriak" - "Zü zira zü" 0:01:54
9 "Lau korteliar gazte" - "Bihotzetik minez nago" - "Amodiozko begi xarmantak" 0:01:37
10 "Abentuko gaietan" - "Bortian Ahüzki" - "Adios ene maitia" 0:01:59
11 "Hirigoyenen kantuak” - "Ligets-en kantoriak" - "Ürzo lüma gris" 0:01:54
12 "Goizian goizik jaiki nindüzün" - "Jente hunak" 0:02:00
13 "Üharte jauregian" - "Maiatzian eder da" 0:01:38
14 "Couplet des repasseurs" - "Espil Mendibilen kantoria" - "Gaztalondoko kantoria" 0:01:49
15 "Lürrian belhar eta" - "Nahi balin bagira" 0:01:56
16 "Mendian zoinen eder" - "Lakarriko kantoria" - "Azkünen kantoria" 0:01:48
17 "Espusa-espusen kantoria" - "Atharratze jauregian" - "Belhaude bortietan" 0:01:53
18 "Iratiko oihanen kantoriak" 0:01:55
19 "Adios izar ederra" 0:01:46
20 "Ziburutik Sarara" - "Amodio ohore" 0:01:45
21 "Oilanda gazte" - "Donostiako hirur damatxo - Dira, dira" 0:01:50
22 "Emaztea eder hartzen dien gizonak" - "Partitzeko tenoria" 0:01:50
23 "Buhamen feirak" 0:00:00
24 "Zü zira zü" 0:01:44
25 "Zü zira zü" kantuaren bertsio irakurtua 0:00:43
26 "Goizian goizik jeiki nündüzün" : bertsio irakurtua 0:00:53
27 "Goizian goizik jaiki nündüzün" kantua (1) 0:01:20
28 "Goizian goizik" kantua (2) 0:00:32
29 Arrolanen haurtzaroa (I) 0:01:54
30 Arrolanen haurtzaroa (II) 0:02:20
31 "Juif errant-en pasajia" 0:03:45
32 "Argizale ederra" kantua 0:01:22
33 "Argizale ederra" kantuaren bertsio irakurtua 0:00:38
34 "Aymunen lau semeak" pastoralaren zatia 0:01:52
35 Jaun-andreen arteko mokokaldia 0:02:06
36 "Robert le diable" pastoralaren kopla bat 0:00:26
37 "Robert le diable" pastoralaren estrofa bat 0:00:39
38 "Otxalde eta Etxahun" kantua 0:00:53
39 "Otxalde eta Etxahun" kantuaren bertsio irakurtua 0:02:07
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.