-
|
- Euskara
Junes Aguer
1932
Afiliazio herria:
Gamere-Zihiga
Junes Aguer Gamereko (ikus Gamere-Zihiga Xiberoan) Eihezkia etxean sortu zen 1932ko apirilaren 28an. Bost haurrideko familiako gazteena zen (3 mutiko eta bi neska). Munduko Lehen Gerlaren ondotik, Aguer etxean sortu bere aitak ondoko Eihezkia eihera erosi zuen. Gaur egun, multzoa Aguer etxea edo Aguer ostatua bezala ezagutua da. Alabaina, XX. mende hastapenean, Junes-en burasoek mantenu osoko bainuetxe bilakarazi zuten, handik 350 metrotan kokatu Lamina Ziloa leizeko iturri bero eta gazitik hodi batzuen bidez ekarri urari esker.
Junes ostatuko giroan, baina ere garaian hamar bat behi eta hirurogeita hamar ardi zituen etxaldeko giroan handitu zen.
1937tik 1945era, herriko eskola publikoan ibili zen eta ondotik Mauleko Saint-François kolegioan (1945-1946) Zertifikata ukan arte.
Eskolaldia bukatu ondoren, Pille aita laborantzako lanetan lagundu behar izan zuen (aita gasez itotzear izan zen 1914-1918 gerlan eta geroztik osagarriz ahul zen; Allalle bigarren semea 1944an desterratua izan eta 1945ean zendu zen. Junes-ek baino 20 urte gehiago zituen Petti seme zaharrena ere preso sartu eta 1945ean askatu zuten).
14 urtetan (1946), udan, Junes-ek artaldea mendietako bazkalekuetara eramaten zuen eta olako (bost artzainek partekatzen zuten etxola) aldizkatze funtzionamendua ezagutzen zuen. Halere, hazkuntzak eta laborantzak ez zuten biziki erakartzen.
Soldadutza Pauen egin (1952-1953) eta urte batzuz Baigorrin eta Xiberoan gidari bezala aritu ondoan, koinatuarekin hargintza ikasi (1958-1962) eta Euskal Herria utzi zuen hargin bezala aritzeko lehenik Parisen (1962-1964 eta 1965-1968) eta gero atzerrian: Frantses Polinesiako Hao-ko atoloian 10 hilabetez (1964-1965), Algerian (1968-1971), Gabonen (1971-1980), Kamerunen (1980-1987) eta Burkina Fason (1987-1989).
Gotainera behin betiko itzuli zen 1989ko abuztuan eta 1992an erretiratu zen.
1969ko urtarrilean Zihigako Agnès-ekin ezkondu zen. Honek bidaia guzietan segitu du. Hiru haur ukan dituzte, horietarik bi Algerian sortu direlarik (1969, 1971) eta hirugarrena Gabonen 1975ean.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 350 | 350 - Junes Aguer | 2019 | 0:58:14 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Junes Aguer-en familia. Gamere herria 1930 hamarkadan. | 0:03:44 | |
| 2 | Gamere-Zihigako Aguer etxaldea, ostatu eta mainuetxe. Lamina Ziloko ur beroak. | 0:11:04 | |
| 3 | Anaia bat deportazioan hila (1944-1945) | 0:05:05 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Anaia bat deportazioan hila (1944-1945) | 0:03:18 | |
| 2 | Zuberoako mainuak | 0:08:29 |