Agnès Aguer

Sorturtea: 1944

Afiliazio herria: Gamere-Zihiga

Agnès Cocosteguy, ezkondu ondoan Aguer, 1944ko maiatzean sortu zen Gamere-Zihigako Miñazabal etxean, Junes senarraren sortetxetik hurbil. Hiru haurrideko familia bateko hirugarrena zen (bere ahizpak berak baino 9 urte gehiago zituen eta bere anaiak 5). Beste bi haur hil ziren egotzirik. 

Agnès herriko eskola publikoan ibili zen (1949-1958) eta hor Zertifikata eskuratu zuen 14 urtetan. Bertan, euskararen erabilpena zigortzen ez zuen Thornary anderea ezagutu zuen. Ondotik, negu oso batez (1958-1959) eta gero artetan, Mendikotako menaiu-eskolan ibili zen, etxean laguntza ekartzen zuen ber. 

17 urtetan, sorterria utzi eta bere ahizparen gana Parisera joan zen (1961-1964) sos pixka baten irabazteko. 

Pariseko biziari egokitzen ez zenez, 1964an Euskal Herrira itzuli zen eta sei hilabetez familia-laguntzaile formakuntza bat segitu zuen (teoria-klaseak hiru hilabetez eta ikastaldiak) Vienne departamenduko Jardres herrian. Diploma eskuraturik, “Aide Familiale en milieu rural” elkarteak Biarnoko Andoins herrian enplegatu zuen eta 1968ko bukaera arte han aritu zen (1967an, urte batez lanetik geldua izan zen junturetako erreumatismo baten gatik). 

1969ko urtarrilean, Junes Aguer-ekin ezkondu zen (bere herritik joan hargin bat, atzerrian ari zena frantses enpresa batzuen kondu). Lehenik Algerian segitu zuen (1969-1971), ondotik Gabonen (1971-1980), Kamerunen (1981-1987) eta Burkina Fason (1987-1989).

Beren lehenbiziko bi haurrak Algerian sortu ziren (1969, 1971) eta hirugarrena Gabonen 1975ean. 

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 351 351 - Agnès Aguer 2019-05-24 1:20:32 Gotaine-Irabarne Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Aljeriari usatu 0:04:17
2 Euskal kultura, beste batekin bekoz beko 0:03:40
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.