Jeanne Kreckelbergh

Sorturtea: 1949

Afiliazio herria: Kanbo

Jeanne Guillenteguy, Kreckelbergh ezkondua, 1949ko maiatzaren 3an sortu da Xarlotenea etxaldean Bithiriñan (Nafarroa-Behera), nun elkarrekin bizitzen diren bere aitatxi eta amatxi (Amama Kattin et Atti Eñaut), burasoak (Mayi et Peyo), mutil bat, laguntzaile bat eta bost haurrak. Jeanne haurriden arteko hirugarrena da. 

Donapaleuko Jeanne d’Arc lehen mailako eskola pribatura doa, ondoren Brebeta pasatzen du 1964an eta Laborantza Batxilergoa 1968an Donapaleuko Théodore d’Arthez nesken laborantza ikasketa zentroan. Ondotik, Limoux-eko Saint-Joseph Institutura doa (Carcassonne ondoan) nun « laborantza kudeaketa eta ekonomia » BTS bat lortzen duen 1970an.

Laborantza aholkulari gisa lan egin ondotik (1970-1972) Paueko Laborantza Ganbararen izenean, Israelen Kibbutz esperientzian parte hartzen du (1972-1973) 10 hilabetez.

 Herrira berriz sartzean, sasoiko lan bat egiten du 1973ko udan Miarritzeko Rôtisserie Parisienne jatetxean, nun Christian, bere senargaiaren ezagutza egiten duen.

1973ko urritik 1977ko otsaila arte, bi lagunekin plantatzen da Uharteta etxaldean Oragarren. Bertan, lan ezberdinak egiten dituzte haien bizibidea segurtatzeko : baratzezaintza, galkatzea, espartinen fabrikatzea, baita ere kanpoko soldata lan batzuk. 

1974an ezkondua, Jeanne-k bixkiak ukaiten ditu 1976an.

1977ko otsailan Hazparneko Zelai auzoko Mantenutea etxaldea erosten du nun Christian eta Jeanne egoiten diren 1983ko urtarrila arte soldata lanak segurtatuz. 

Bere haurrak euskararen murgiltze sisteman eskolatuak dira : Hazparneko, Arrangoitzeko eta Kanboko (Xalbador Ikastegia) ikastoletan. 

Getarian, Bidarten eta Uztaritzen bizi izan ondotik, familia Kanbon plantatzen da 1989an.

1990an, Jeanne eta Christian-ek Mantenutea etxaldea saltzen dute. 1983tik goiti, Jeanne GRETA formakuntza zentroan eta ondoren Mission Locale Avenir Jeunes elkartean lanean ari da (1992-2009).

Emazte, Euskaldun, ekologista eta ezkerreko, Jeanne Kreckelbergh 1970 urteetatik goiti askapen mugimendu ezberdinetan engaiatzen da, batez ere emazteen alde : 1980 an Hazparnen sortzen den Emazteek Diote elkartearen kide bizia da besteak beste.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 260 260 - Jeanne Kreckelbergh 2016-02-04 2:12:17 Kanbo Terexa Lekumberri

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 68ko maiatzeko ikaslea 0:03:29
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.