-
|
- Euskara
Maddi Landarretche
1932
Afiliazio herria:
Lekorne
Maddi Etcheverry, ezkontzaz Landarretche, 1932ko azaroaren 18an sortu zen, Makeako Uhartea etxean. Bost haurrideko familiako hirugarrena da. Ama hil zitzaiolarik, etxe bereko behereko estaian bizi ziren amatxik eta izebak hazi zituzten haurrideak.
Maddi Makeako eskola publikora joan zen fede-aitormena egin arte, eta gero, bi urtez, Biarritzeko Karitateko seroren barnetegira, hamalau urte bete arte (1946). Gero etxera itzuli zen, josten ikasi zuen Jauberrian, eta bi neguz sehi izan zen Bordeleko Fréou medikuaren etxean. Ondotik sasoiak egin zituen: neguan Luhusoko esnetegiko laborategi-laguntzaile gisa, eta udan, Capbretoneko Château d’Embrun hotelean.
1965ean Pascal Landarretcherekin ezkondu ondoan, zenbait denboraz esnetegian lan egiten segitu zuen, Florence alaba sortu arte. Honek lau urte ukan zituenean, Maddi eta Pascalek sei urteko Claire adoptatu zuten.
Berrogei urtez Etchebarne jatetxe-epizerian lan egin zuen igandeetan.
Patronatuan hamar urtetan hasi zen dantza ikasten, eta Makeako Ganixtarrak taldean ari izan zen 1949tik landa. Haren senarrak dantzari onaren fama bazuen Lekornen. Pascal hargina zen, eta Lekorneko Atizane auzoko Garamendia etxean ikasi zuen dantzan, bere belaunaldiko beste gazte frankok bezala. Haien dantza-irakaslea Irisarriko Perekabea etxeko jabearen anaia zen. Herriko bestetan, Besta Berriz eta ezteietan ikasten zuten dantzan.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 228 | 228 - Maddi Landarretche | 2015 | 1:06:38 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Bizi ibilbidea | 0:08:59 | |
| 2 | Parrokiako eraginak ; gazteen aisiak | 0:08:11 | |
| 3 | 1939-1945eko gerla Makean | 0:04:51 | |
| 4 | Haurtzaroko oroitzapenak Makean | 0:04:26 | |
| 5 | Elizaren antolaketa 1940-1950 urteetan Makean: laguntzaileak eta eginkizun ezberdinak | 0:06:05 | |
| 6 | Makeako Ganixtarrak dantza taldea | 0:02:04 | |
| 7 | "Makeako Ganix" kabalkada (1949) | 0:06:28 | |
| 8 | Ezkontzak ; elizan sartzea | 0:07:56 | |
| 9 | Pascal Landarretche, dantzari eta musikari | 0:17:27 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Maddi Landarretche: aurkezpena | 0:01:35 | |
| 2 | Dantza ohiturak Makean eta Lekornen | 0:27:01 |