Battitta Larçabal

1938
Afiliazio herria: Baiona

Battitta Larçabal, Hazparne hiriko Elizaberri auzotegiko bordalde batean sortua, lau haurrideko familian hazi da.

I6 urtetan bere auzotegiko eskolan hasten da ikasten eta, ondotik Hazparneko San Josepe kolegioan sartzen da lehen mailako zertifikata lortu arte (1947-1952).

Apeza izateko asmoz Uztaritzeko San Frantses Xabierreko Seminario Ttipian sartzen da (1952-1957), eta, ondotik, Baionako Seminario Handian (1957-1959).

28 hilabeteko soldaduska garaia burutu (1959ko azaroaren 1etik 1962ko otsailera) eta lanbide desberdin batzuetan entseatu ondoren, irakaskuntza konkurtso bat pasatzen du

1965ean Pariseko eskualdera joateko: Bastille-n urte bateko ikastaldia eta lehen lan postua betetzeko Aulnay-sous-bois-en (1966tik 1971ra). Han ezagutzen du Jacqueline Amenduztarra eta 1968an ezkontzen dira, 1971n herrira itzuli aitzin.

Irakasle ibilbidea Capbreton, Biarritz eta Baionan jarraitzen du erretreta 1997an hartu arte.

Pariseko egonaldia aitzin eta ondoren, Enbata abertzale mugimenduko partaide izan da Battitta. Mugimendu hau 1974an debekatua izan ondotik, zenbait hilabete berantago Euskal Herriko Alderdi Sozialista bilakatuko den Herriko Alderdi Sozialistaren sortzaileetarikoa izanen da. 1981ean desagertzen da EHAS eta, 1984an Euskal Batasuna erakunde politikoan sartzen da Battitta. 1989an, sei hilabetez presondegiratua da bi euskal errefuxiatu politiko aterpetu zituelako.

Euskal mugimendu politikoaren politizazioaren eragile nagusietakoa izan da Battitta Larçabal 1970-1980 urteetan.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 237 237 - Battitta Larçabal 2015 1:32:38 Terexa Lekumberri
2 HAZ-007 HAZ-007 - Battitta Larçabal 2016 0:38:00 Xan Aire
3 HAZ-008 HAZ-008 - Battitta Larçabal 2016 1:05:00 Xan Aire

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 San Josepe Kolegioa (1947-1952) 0:04:05
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.