-
|
- Euskara
Inès Larroulet
1931 / 2019
Afiliazio herria:
Kanbo
Ines Larroulet (sortzez Ines de Rotaeche Chalbaud) 1931n sortu zen Bizkaiko Zeanurin zazpi haurrideko familian, eta hau lehenik Larresorora eta ondotik Donibane Lohizunera erbesteratu zen (1936 eta 1943 artean). Aita ingeniaria zuen eta atzerriko herrialde frankotan ari izan zen lanean, hala nola Venezuelan. Ines bere bizi guzian Hegoaldeko abertzale, euskaldun eta fededun tradizioaren lekuko izan zen. 1961ean Michel Larrouletekin ezkondu zen. Hau Kanbon zen mediku, eta hara segitu zuen Inesek, eta han euskararen eta euskal kulturaren alde ari izan da: Jeikadi dantza-taldea sortu zuen, eta hartaz arduratu 1968an hasi zenetik 1980a arte. Inesek Segundo de Olaetarekin ikasi zuen dantzan, Donibane Lohizunen.
Ines, Margari eta Henriettek, bakoitzak bere maneran, euskal dantza sartu zuten Kanbon, berpiztu eta mantendu 1938tik 1980. hamarkada hastapenera.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 147 | 147 - Margari Herran - Inès Larroulet - Henriette Miral | 2012 | 1:10:43 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.