Euskararen lekua Jeikaldi-n

Oraindik ez da sarean eskuragarri pasarte hau. Laguntzarik behar baduzu, sar gurekin harremanetan .

Lekukoa(k): Margari Herran, Inès Larroulet, Henriette Miral

Herria: Kanbo

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2012-04-27

Iraupena: 0:05:20

Erreferentzia: 147-20

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19AV340

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-340

Gaia(k): Euskara, Elkarte-giroa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera), baita ere Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz (gehiago jakiteko: earchives.le64.fr).

Margari Herran

Margari Herran ere bizkaitarra da, 1926an Bilbon sortua. Haren aitak ardura handiak bazituen Eusko Jaurlaritzan. Ondorioz, 1937an, Margarik Ipar Euskal Herrira errefuxiatu gisa joan behar izan zuen eta, laster, Kanbon plantatu zen. (1940an, alemanak hara heltzean, kanboar baino errefuxiatu gehiago bazen Kanbon). Euskal errefuxiatu haur anitz izanik, patronaian dantza talde bat osatu zen, 1938 inguruan, eta Margari haren partaide izan zen. Talde hori doi bat desegin zen ondotik, bereziki errefuxiatuak etxera itzuli baitziren edo atzerrira joan. Margarik dantzatzen segitu zuen, hainbat aldiz (gerlaren ondotik, Donibane Garaziko Euskal Ezkontzan parte hartu zuen, orduan talde gisa antolatuak ziren Bordeleko euskal ikasle batzuk galdeginik - Michel Larroulet, Michel Labèguerie, Michel Inchauspé barne -). Gero Parisera joan zen, 1972 arte. Handik itzultzean, bere zerbitzuak proposatu zizkien Inès Larrouleti eta sortu berria zen Jeikadi taldeari. Bere amarekin, luzaz lagundu zuten jantzi egiten.

Inès Larroulet

Ines Larroulet 1931n sortu zen Bizkaiko Zeanurin zazpi haurrideko familian, eta hau lehenik Larresorora eta ondotik Donibane Lohizunera erbesteratu zen (1936 eta 1943 artean). Aita ingeniaria zuen eta atzerriko herrialde frankotan ari izan zen lanean, hala nola Venezuelan. Ines bere bizi guzian Hegoaldeko abertzale, euskaldun eta fededun tradizioaren lekuko izan zen. 1961ean Michel Larrouletekin ezkondu zen. Hau Kanbon zen mediku, eta hara segitu zuen Inesek, eta han euskararen eta euskal kulturaren alde ari izan da: Jeikadi dantza-taldea sortu zuen, eta hartaz arduratu 1968an hasi zenetik 1980a arte. Inesek Segundo de Olaetarekin ikasi zuen dantzan, Donibane Lohizunen.

Ines, Margari eta Henriettek, bakoitzak bere maneran, euskal dantza sartu zuten Kanbon, berpiztu eta mantendu 1938tik 1980. hamarkada hastapenera.

Henriette Miral

Henriette Miral 1930ean sortu zen Baionan, eta harreman guti ukan zuen bai euskararekin, bai euskal dantzekin. Fandangoa baizik ez zuen ikasi Larramendy andereñoarekin, Marracqeko lehen mailako eskolan. 1954an ezkondu zen Kanbon, eta 1968an berean hasi zen Jeikadi dantza-taldean, eta bere haurrek ere talde horretan dantzan eta musikan ari izan ziren (haren semea biziki txistulari ona zen).

Ines, Margari eta Henriettek, bakoitzak bere maneran, euskal dantza sartu zuten Kanbon, berpiztu eta mantendu 1938tik 1980. hamarkada hastapenera.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.