Pascale Lascano

1964
Afiliazio herria: Getaria

Pascale Etchave, ezkondu ondoan Lascano, 1964ko urtarrilaren 4an sortu zen Getariako Desirenia etxean. Haren aitatxi eta gero haren aita, Jeannot Etchave, arrantzaleak izan ziren. Hasieran Getariako portuari lotuak ziren, eta 1970-1980ko hamarkadetatik goiti Donibane Lohizuneko portuari.

Pascale sei urtetan sartu zen Getaria euskal dantza taldean. 80ko hamarkadan, Getaria taldearen jarduna eten zen garaian, euskal dantzan jarraitu zuen Beskoitzeko Oinak Arin taldean. Esperientzia horiek aberasturik, 1995ean Getaria berriz sortu zelarik, koreografoaren ardura hartu zuen.

2006an, Benoit Lamerain musikariarekin batera, Zarena Zarelako dantza taldea sortu zuen, eta gaur egun haren presidentea da. Bai Getaria taldean, bai Zarena Zarelakon ere, Pascalek lan handia egin du euskal dantzaren transmisioaren eta berrikuntzaren alde, bereziki sorkuntza-lanen eta eszenografiaren bidez. 2023an sortu ziren Getariako inauteri berriko dantzak berak sortu zituen.

Gaur egun, Pascale etxez etxeko laguntzaile gisa ari da lanean eta Senperen bizi da.

 

 

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 EKE-1 EKE-1 - Pascale Lascano 2015 0:04:45 Pantxoa Etchegoin
2 450 450 - Pascale Lascano 2025 1:42:19 Mathias Olaso

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.