Laurent Carricart

Sorturtea: 1930

Afiliazio herria: Lakarra

Laurent Carricart 1930ean sortu zen Lakarrako Zaldunbidea izeneko etxean (plazan). 7 haurrideko familia batean hazi zen. Bere aitak lehen emaztea 1945ean galdu zuen. Harekin sei haur ukan zituzten, horien artean Laurent, emaztea hil zelarik 15 urte zituena. Ondotik koinatarekin berriz ezkondu zen eta Maite izeneko alaba ukan zuten.

6 urtetarik goiti, Laurent herriko eskola publikoan ibili zen (1936-1943) eta hor zertifikata lortu zuen. Hazparnen beste urte batez ikasi ondoan (1943-1944), aitarekin hargin bezala hasi zen (aitatxi ere hargina zuen), 1956an 5-6 langileko enpresa ttikiaren ardura hartzeraino eta anaia batekin elkartu arte, hau soldadogotik itzuli zelarik.

Erretiratu arte hargintzan ari izana da. Gaztetan herriko bestetan eta Besta Berrin aktiboki parte hartu zuen, ttikitatik euskal jauziak eta makilaren erabilpena ikasiz, bai eta pilotan trebatuz ere (senior mailako Frantziako txapeldun 1966an).

Laurent 1957an ezkondu zen eta hiru haur ukan ditu (Jean-Marc 1958an, Philippe 1960an, Éliane 1965ean), horietarik bat (Philippe) pilotari ona izan delarik ere.

Gizon jendekin eta jakintsua da. Lehengo harreman sozialak faltan botatzen ditu.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 368 368 - Laurent Carricart 2020-09-14 1:01:19 Lakarra Terexa Lekumberri

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Lakarra Zaldunbidea sortetxeko familia 0:03:26
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.