-
|
- Euskara
Germaine Lechardoy
1926 / 2022
Afiliazio herria:
Barkoxe
Germaine Uthürry, ezkontzaz Lechardoy, 1926an sortua da, Barkoxe Ütürrian, dantzari familia batean. Familiako lau haurrek (bi mutiko, bi neska) neguan, aitarekin dantza artoski ikasi zuten. Aita dantzari famatua zen. Etxaldea han izanik, Kapera auzoaldeko gazte anitzi irakatsi zien dantzan. 1939-1945eko gerlaren ondotik, maskaradan dantzan ari izan zen, aitak sustaturik. Herriko emazteei ez zitzaien gustatu. Germaine 1951n ezkondu zen, Beñat Lechardoyrekin. Barkoxeko ostatu-jatetxe-buxeria-xarkuteria atxiki zuten. Bizia lanean eta herritarren artean egin zuten, besta zenbaitek erritmoa markaturik. Nahiz eta denbora hartan, emazteak ez ziren plazan ari, etxean, kantuaren transmisioa berek segurtatu zuten. Haren semea, Jean-Fabien, 1952an sortua da.
2022ko urrian zendua da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 179 | 179 - Germaine Lechardoy - Jean-Fabien Lechardoy | 2013 | 1:24:51 | Maddi Oihenart |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Emazteak, gizonak eta dantza Zuberoan gaur | 0:05:19 | |
| 2 | Emazteak maskaradan eta pastoralean | 0:12:41 |