Jean-Fabien Lechardoy

1952
Afiliazio herria: Barkoxe

Jean-Fabien Lechardoy, 1952an sortua da. Barkoxeko eskolan ibili ondoan, ikasketak Mauleko San Frantses kolegioan segitu zizuen, eta buxer-xarkutier aprendiz bilakatu zen, Oloroen. Bizi guzian buxeria-xarkuterian ari izan ondoan, erretretan da, orain. Hogei urteetan, dantzako urratsak ikasi zituen, Alexis Üthürry "Larranda" eta Jean-Pierre Üthürry "Artaguiet" bere ottoekin, eta bere aitatxirekin, Alexis Picotchet txülülariak lagundurik. Talde hortarik atera bost dantzarik Etxahun Barkoxe pastoralean parte hartu zuten bi urte berantago, 1974an, eta 7-8 urtez hola segitu zuten. Jean-Fabienek dantza hamabost urtez irakatsi zuen. Barkoxeko kultur bizian parte hartu zuen, maskaradetan, talde ateraldietan, pastoraletan, Etxahun kultur elkartean 1998az geroz, eta pastoral errejent gisa (taula zuzendari). Bere jakitatea transmitituz, xiberotarrak elkartzen dituzten usaia kulturalen segiaraztean eta berritzean parte hartzen du.

 


1974: Dantza errepika barruki batean: Alexis Larranda, Michel eta Alain Errande, Fabien Lechardoy,
Henri Arçanuthurry Saru, Henri Lechardoy, Jean-Dominique Urruty, Jean eta Baptiste Restoyburu Guimoun © Barkoxe bizi

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 179 179 - Germaine Lechardoy - Jean-Fabien Lechardoy 2013 1:24:51 Maddi Oihenart

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

# Izenburua Iraupena
1 Germaine Lechardoy sortzez Üthürry: aurkezpena 0:02:50
2 Germaine Lechardoy sortzez Üthürry : dantzaren ikaspena familian 0:01:49
3 Germaine Lechardoy: bere aitaren dantza maisuak 0:02:50
4 Germaine Lechardoy-en aita: 1914-1918ko gerlako gudari ohia 0:00:58
5 Germaine Lechardoy-en anaia bat Espainiara iheslari 1939-1945eko gerlan 0:06:30
6 Nesken parte hartzea Barkoxeko maskaradetan 1946an 0:03:59
7 Gordekako dantzaldiak 0:06:24
8 Jean-Fabien Lechardoy: aurkezpena 0:03:08
9 Jean-Fabien Lechardoy dantzari: hastapenak Germain Lechardoy-ek akuilaturik 0:01:27
10 Dantza Xiberuan: lehia kirol aktibitateekin 0:00:46
11 Alexis Üthürry "Larranda"-ren ikasbidea 0:02:21
12 Xiberutar dantzari ospetsuenak 0:01:01
13 Puntuak eta ikasitako dantzak 0:02:23
14 Dantzaren egoera Xiberuan: transmisioaren ahulezia 0:03:45
15 Xiberotarren urteko ateraldia Basaurin (Bizkaia) 0:02:25
16 Jean-Michel Bedaxagar eta Michel Etchecopar txülülariak 0:01:22
17 Xiberutar dantza: emazteen lekua eta ekarpena 0:02:30
18 Lehena : 1979ko uda 0:01:56
19 Maskaraden oinarriak eta bilakaera 0:05:53
20 Jean-Fabien Lechardoy: dantza maisu hamabost urtez 0:01:15
21 Jean-Fabien Lechardoy pastoral errejent: ametsaren gauzatzea 1998an 0:02:16
22 Jean-Fabien Lechardoy errejent: ekarpen pertsonala 0:02:22
23 Pastoral errejentaren eginkizuna 0:02:00
24 Pastorala: aspektu ekonomikoa 0:02:31
25 Pastorala: inplikazioa eta aktoreen jarrera 0:01:38
26 Pastorala: janzkeren gehiegikeria 0:03:26
27 Pastoralaren egoera: aholkuak 0:02:19
28 Etxahun kultura elkartea 0:02:55
29 Euskal nortasunaren kontzientzia hartzea Bidegain apezarekin 0:02:57
30 Kultura jarduerak Xiberoan : errespetatu behar diren baloreak 0:01:49

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.