-
|
- Euskara
Janbattitt Lekuona
1933
Afiliazio herria:
Biriatu
Agerreko Bordan sortua, eta bertan eraman du bizia, laborantzan. Ardiekin eta baratzearekin biziarazi du etxalde txikia. Bide txarrak izanez, Bidasoa baliatu du, auzoek bezala, egurra garraiatzeko, orain desagertu diren bi barku klaserekin. Herriko Etxeko kontseiluan ere urte asko pasa ditu, eta begirada berezia ematen dio bere herriari. Mixel Lekuona erretorea, bere anaia, ezaguna da Iparraldean, batez ere bertso eta euskararen munduan. Bigarren Mundu Gerrako oroitzapen latza du Janbattittek, nahiz eta gaztea izan.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | BTU-001 | BTU-001 - Janbattitt Lekuona | 2010 | 1:14:00 | Xan Aire |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.