Maider Zamponi

Sorturtea: 1996

Afiliazio herria: Liginaga-Astüe

Oloruen sorturik 1996ko abenduaren 29an, Maider Zamponik anaia bat dauka. Artzaintsa izateko gogoa aitak emana dio, honek gazte-gazterik bakantzak oro kabalekin iragaten baitzituen. Hilabetesaria ukan ordez, axuriak ematen zizkioten; horrela, artalde txiki bat osatu zuen eta lurrik gabeko artzain bilakatu zen, emaztea hogei urtez irakasle izan zelarik. Zuberoan olha bat ezin atzemanez, Biarno gainera joan da, Urdoseko Larry kaskora. 1999an, Liginagako Ühalte Borda baserria erosi zuen (laborantzarako baliatzeko 20 hektareako eremuarekin).

Maiderri bizi hori gustatzen zaio. 2011tik 2014eraino, Zuberoko baserri-laborantza lizeo pribatura doa (Berrogaineko LARPS eskolara). 2017an, Akizen pasatzen du tokiko mozkinen baloratzeko lizentzia, eta 2019a arte, aldizkako formakuntza eginez, Urdiñarbeko ardi zentroan lan egiten du. 2020an, Ühalte Bordan instalatzen da.

Ühalte bordako lur-eremuak maldan dira bainan etxaldeari datxikola, badira alhagune zabalak (Erretzü), bai eta ere iratzea, gaztainak eta berotzeko egurra hornitzen duten oihan lursailak.

Maiatzean, familia Biarno gainera badoa, urri erditsu arte.

Ardiak eskuz jetzi eta gasnatzen dute, gazura zerrien gizentzeko baliatuz.

500 ardi bürü beltzekin, Zamponi familiak bere burua laborari baino gehiago artzain ikusten du.                                                                                                         

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 415 415 - Maider Zamponi 2022-12-16 0:53:51 Liginaga-Astüe Dominika "Titika" Recalt

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.