Margitta Jauriberry

1928
Afiliazio herria: Duzunaritze-Sarasketa

Margitta Jauriberry 1928ko maiatzean sortu zen, Bunuzeko Berrikita etxean. Bere burasoak bordariak ziren. Aski laster, Duzunaritzeko Murruinia etxea erosi eta han plantatu ziren. Handik, Margitta eta bere anaia gazteena, mezara eta eskolara Ibarlara joaten ziren. 

1942an gertatu Margittaren aitaren heriotz goiztiarrak 13 urterekin eskola uztera behartu zuen, bere ama laguntzeko. 16 eta 20 urte artean, (1945-1949), Margittak etxea atxikitzen hobeki ikasi zuen, lehenik neskato gisa arituz Donazaharren, gero herri bereko seroren jostundegian  eta azkenik, bi negutan jostun aprendiz bezala arituz Duzunaritzen eta Larzabalen. Ondotik, bi urtez Arbonako ospitale batean lan egin zuen. 

1952an Gamia etxaldeko Joanes Jauriberryrekin ezkondu zen eta bi haur ukan zituzten: Jean-Louis eta Yvette 1953an eta 1956an sortuak. 1967an, Joanesi Gamiako lepoa bezala ezagutua den Azkonzabal lepoan ostatu bat irekitzea bururatu zitzaion. Gunea ihizlarietaz, iratzea egitera edo abereetaz arduratzera heldu ziren herriko biztanleetaz eta turistetaz ezagutua zen. Ostatua 1968an ireki zen: bazkari, eztei eta dantzaldiei esker, aski fite fama ona bildu zuen. 1976an etxeko semea plantatu zelarik, hoteleko logelak estreinatu zituzten. Margittak preziatzen du bezeroekin harremanetan izatea. 

Senarra 1982an 58 urterekin erretiratu zen, Margitta aldiz, 1993an, 65 urterekin.

2003az geroz, Bruno arrasemeak du familiaren negozioa kudeatzen.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 409 409 - Margitta Jauriberry 2022 0:51:00 Terexa Lekumberri
2 ABK-4 Hergarai bizi 2023 Duzunaritze-Sarasketan 2023 1:00:48 Terexa Lekumberri
3 ABK-5 Oztibartarrak lekuko 2024 0:54:00 Terexa Lekumberri , Pantxika Maitia

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Kongregazionea 0:04:25
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.