-
|
- Euskara
Margot (Marguerite) Labiste
1923
Afiliazio herria:
Baiona
Margot Montolieu 1923ko maiatzaren 28an sortu zen Lekorneko pilota plaza ondoko Etxetiarrainea izeneko etxean. 11 urte arte, herriko eskolan ibili zen.
Gerla garaian, errientsaren semea zaintzen egon zen, haren senarra gerlara deitua izan baitzen. Hura handik itzuli zelarik, Margot burasoen etxaldera itzuli zen. Bestalde, bi negu iragan zituen militar baten etxean lanean, Parisen.
1951n, Jean Labiste-rekin ezkondu zen. Hiru haur sortu ziren ondotik 1952, 1954 eta 1958an. Haren senarra Société des Kaolins et Feldspath enpresaren kamioi gidaria izan zen, enpresa hura 1971n hetsi zen arte.
Ezkondu ondoan, Luhuson plantatu zen 1999a arte eta gero Baionara aldatu zen. Gaur egun, Margot alarguna da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 442 | 442 - Margot (Marguerite) Labiste | 2024 | 1:02:04 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Frantses hizkuntzarekilako lehen harremanak. | 0:02:13 | |
| 2 | Bizia Luhuson | 0:04:02 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.