Marie-Anne (Maiena) Landaboure

Sorturtea: 1939

Afiliazio herria: Ortzaize

Marie-Anne edo Maiena Landaboure 1939ko apirilaren 8an sortu da Ortzaizeko Amiñaenea etxean. Sei haurretako laugarrena da (lau alaben artetik). Uharte-Hirikoa zuen ama eta Hostako aita 1931n Bellac-en (Haute-Vienne) ezkontzen dira eta Terexa haien alaba zaharrena han sortzen da. 1933an, Euskal Herritik hurbiltzen dira. Jeannot Garruzen sortu da eta ondotik Jean-Pierre Donapaleun. Azkenik, aitaren aitamak zeuden Amiñaenean plantatzen dira etxetiar gisa. Anaiarreben artean Amiñaenean sortua den lehena da. 

Haren anaia eta ahizpen gisara herriko eskola publikoan ibiltzen da (1944-1953) zertifikata lortu arte. Ondotik, 1953tik 1957ra, ohidurari jarraikiz herriko seroren atelerian sartzen da (San Josepeko seroren  kongregazioa), udak herriko jostunarenean iraganez.

Bi sasoi (Lurdesen 1858ko maiatzetik irailera, Donibane Garaziko Continental hotela 1959an) burutzen ditu ondotik Marie-Annek, Frédéric haren auzoarekin ezkondu aitzin 1959ko azaroan. 

Frédéric-en lanbidetik (hargin) irabazi guti lortzen baitzituzten, 1961 eta 1962ko bi sasoiak Lurdesen iragaiten ditu bikoteak. 1960an sortu Jean-Jacques haien semea Amiñaenean gelditzen da Marie-Anneren amarekin.

Beste hiru haur sortzen zaizkie 1964, 1965 eta 1971n eta Frédéric Departamenduko Hornidura Zuzendaritzan sartzen da 1968an. 

1972an, Amiñaeniatik joaten da familia Urgazan auzotegiko eiheran plantatzeko. Marie-Annek bere ama hartu eta artatuko du bertan 10 urtez, hura zendu arte.  

1983an, etxeko laguntzaile lanpostu bat hartzen du, erretretara 2004an joan arte.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 343 343 - Marie-Anne (Maiena) Landaboure 2019-02-20 0:53:44 Ortzaize Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.