Frédéric Landaboure

Sorturtea: 1937

Heriotze urtea: 2021

Afiliazio herria: Ortzaize

Frédéric Landaboure 1937ko uztailaren 31n sortu da Ortzaizeko Oihaartalde auzotegian kokatua den Koxketenia etxean. Sei haurren arteko zaharrena da. Ama jostuna zuen (etxez-etxe zebilen zerbitzu eskaintzen), eta aita hargina (asurantzadun boluntario estatutuarekin) eta harrobiko langile ondotik.

Aita 1939an mobilizatu arte (Bigarren Mundu Gerla), haren Itsasuko izeba baten etxera doa bizitzera  Frédéric 1944 arte.

Ortzaizera itzultzean, herriko eskola publikoan sartzen da (haren bost anaiarreben gisara) zertifikata 1951n lortu arte.  

Hargintza CAP-a eta betoi armatu Brebeta pasatzen ditu ondotik Cantauko lizeo teknikoan (1951-1954) eta lanbide horretan jarraitzen du 1968 arte, haren aitaren estatutu berdinarekin, Mañex Indart bezalako herriko hainbat harginekin, eta beste enpresa batzuekin ondotik (1962tik aitzina).

1959ko azaroan Maienarekin ezkondurik, diru gehiago irabazteak beharturik Lurdesera bi sasoi egitera bultzatzen ditu. 

Handik itzultzean, hargintza obralekuetara itzultzen da 1968 arte Frédéric, urte hartan hartua baita Departamenduko Hornidura Zuzendaritzan, laguntzaile gisa lehenik (1971 arte) eta tituludun gisa ondotik.  

Erretretan 1994an sartu da Frédéric Landaboure. 1960, 1964, 1965 eta 1971n sortu lau haurren aita da, bai eta geroztik aitatxi eta birraitatxi ere.  

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 347 347 - Frédéric Landaboure 2019-04-11 1:15:34 Ortzaize Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.