Marie Uthurriborde

1929
Afiliazio herria: Barkoxe

Marie Hourçourigaray 1929ko irailaren 17an sortu zen Barkoxeko Haranbeltz auzoko Mocho izeneko etxean. Zazpi haurrideen arteko bosgarrena zen. Oinez etxetik oren batera zegoen Larraja auzoko eskolan ibili zen. Apeza eskola ondoko Ibarrondoa etxera etortzen zen katixima ematera. Igandero, familia Barkoxeko herrigunera jaisten zen egun-pasa, gamelarekin: meza nagusira joateko, Dufer ostatuan bazkaltzeko, katiximara eta ondotik bezperetara joateko. Zertifikata lortu ondoren, Marie jostun ikasle gisa aritu zen Dufer anderearekin Barkoxeko herrigunean, eta gero jornaltiar bezala inguruko etxaldeetan, 1955ean Beñat Uthurriborde-rekin ezkondu zen arte, Barkoxeko Larraja auzoko Eiheraberria edo Eyheaberria etxean. Ezkontza zibila Barkoxen egin zen eta meza Ospitalepean. Besta ez zen erabatekoa izan, mozkorturik, sukaldaria ez baitzen haragia erretzeko gai izan. Marie biziki gaztetatik hasi zen bere ezkontza puxken prestatzen: etxeko oihalak, matalaza... Eiheraberria Larraja auzoko igarobide garrantzitsua zen, eta Marie-k, bere senarrarekin, aita-amaginarrebekin, eta geroago seme-alabekin, toki horri bizia eman zion. Ur bazterrean kokatua den baserri txiki honek eihera bat bazuen alea ehotzeko eta beste bat egurra pikatzeko, baita kafetegi-ostatua ere. Marie-k gidabaimena berrogeita hamar urteetan pasatu zuen. Gerla garaian, haren anaia borda batean gordetua egon zen Alemaniara joan behar ez izateko.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 451 451 - Marie Uthurriborde 2025 1:29:40 Argitxu Camus

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

# Izenburua Iraupena
1 Dendari aprendiz 0:05:19
2 Jornaltiar 0:03:25
3 Zerri hiltzea 0:03:33
4 Eiheraren deskripzioa 0:02:20

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.