Joseph deitu Jo Maris 1934ko uztailaren 21ean sortu da Aude departamenduko Ribouisse herrian kokatu Gélade bazter herrixkan. 5 haurren arteko azkena da (3 mutiko eta bi neska).
Orga egilea zuen aita, haren ama familiaz arduratzen zen bitartean.
Herriko eskola publikoan ibiltzen da Jo (1941-1948) zertifikata lortu arte. Ikasketak burutzeko gogo handirk ez duenez, aita laguntzen du orgagintza jardueretan zenbait xitxuketa lan burutuz handik eta hemendik.
Gaztaroan, solfeoa eta klarinetea ikasten hasten da ere Mirepoix-en (Ariège) eta herri horretako harmonian sartzen da 1955 arte.
Ribouisse uzten du 1955eko urtarrilaren 19an hiru urtez engaiatzeko Versailles-eko 5. Génie-ko musikan, Kontserbatorio Nazionaleko klaseak segituz aldi berean.
1957 hastapenean, 5. Génie-ko musika desegina da gerlaren ondorioz eta Jo Aljeriara igorria da bere azken urterako.
1958ko urtarrilean desmobilizaturik osagarri arrazoinengatik, urte berdinean Segurtasun Nazionaleko Musika lehiaketan hartua da eta han 1963 arte geldituko da, Kontserbatorioan trebatzen segituz aldi berean.
1961ean Bernadette Chilibolost, XVII.ean, Jacquemont klinikan emagina den Arnegiarrarekin ezkontzeak eta elkarrekin familia bat sortzeko gogo partekatuak Euskal Herrian 1963ko urtarrilean plantatzera bultzatzen dute. Bi seme sortuko dira, lehena 1963an, bigarrena 1968an.
Donibane Garazin bizikleta enpresa bat hartzen du Jok (1963-1981) eta erretreta arte musika irakasle gisa segitzen du Euskal Herri barnealdeko lau kolegiotan, Baigorrin, Donibane Garazin, Donaixtin eta Maulen (1981-2004).
1963az geroz, Jo Maris musikari, enpresaburu, musikagile, musika harmonia (la Lyre, le Big Band) eta abesbatza harmonizatzaile izan da: Donibane Garaziko parropiako abesbatza, Nekez Ari abesbatza (1972-2002), Iguzki Lore (1987-2005), Arraga (1995), Bost Iturri (2002), Perruketak (2006-2007), Kantiruki (2006), Gazteak (2008), Lasaiki (2010-2014) etab.
1970 hamarkadan, Donibane Garaziko musika eskola sortzen du (ondotik Garazi-Baigorri lurralde gunekoa bilakatuko dena) eta musika lehen irakaskuntza egiteko metodo aktibo ikastaroetan parte hartzen du, besteak beste lehen mailako eskoletan.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 300 | 300 - Joseph (Jo) Maris | 2017-10-24 | 1:30:11 | Donibane Garazi | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Jo Maris: aurkezpena | 0:04:50 | |
2 | Ezkontza eta Euskal Herrian instalatzea (1963) | 0:02:10 | |
3 | Musikariaren ibilbidea Donibane Garazin: parropiako korala, Lira, Big Band | 0:10:05 | |
4 | Nekez Ari gizon koroa | 0:13:51 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Nekez Ari koroa | 0:10:38 | |
2 | Jo Maris: Donibane Garazin plantatzea (1963tik hara) | 0:05:28 | |
3 | Garaziko Liratik Big Band-era | 0:03:25 |